Diru-sarrerak, gastuak eta zorra

Nafarroako Foru Komunitateak bere finantzaketa sistema du, eskubide historikoetatik eratorria eta Espainiako Konstituzioak babestua. Foru Ogasunak Nafarroari dagozkion zergak ezarri eta biltzeko ahala du, eta Foru Komunitatearen diru-sarreren iturria da. Bildutako diru-sarrerekin ordaintzen ahalko dira haren eskumeneko zerbitzu publiko guztiak (osasuna, hezkuntza, gizarte politikak, errepideak, etab.), eta haren eskumenekoak ez diren gainerako zerbitzuak Estatuak ematen ditu; hark kobratzen ditu, eta ordainketa hori gauzatzen da “Estatuari egindako diru-ekarpena” deitzen zaion kontribuzioaren bidez.

Hala ordaintzen dizkio Estatuari Nafarroak hartu gabe dituen eskumenei dagokien zenbatekoa. Diru-sarreren guztizkoa hauek osatzen dute: zuzeneko zergak (PFEZ, sozietateak, ondarea,...), zeharkako zergak (kontsumoari ezarritako karga), tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak (emandako zerbitzuengatik); transferentzia arruntak (Estatua eta Europar Batasuna); ondare-sarrerak (kontu korronteak edo zorrak) eta ondasunak besterentzea eta kapital-transferentziak (Estatua eta Europar Batasuna). 

Administrazioak konpromiso multzo bat du ematen dituen zerbitzuen eta horien funtzionamenduen gainean, eta horiei dagozkie gastuak; horretaz gain, Estatuari ekarpen ekonomikoa egiten dio Nafarroako Foru Komunitateak hartu gabe dituen eskumenei dagozkien zerbitzuak emateagatik. Gastu bat aurreikusia izateak ez du esan nahi ordainketa une horretan bertan eginen denik. Urtero, gobernuak diru-sarrera eta gastu horien aurreikuspen bat egiten du, eta hori aurrekontuan jasotzen du; Parlamentuak, eztabaidatu ondoren, onetsi egin behar du.

Beraz, aurrekontu orokorretako diru-sarreren eta gastuen atalak kontsultatzeak zehaztuko ditu dagokien urteko eperako ezarritako aurreikuspenak. Ekitaldi bakoitzari dagozkion diru-sarrera eta gastuei buruzko informazio erreala izateko, beharrezkoa da aurrekontuaren betearazpenera sarbidea izatea.

Bestalde, administrazioak zehaztutako zerbitzuak emateak, batzuetan administrazioa zorpetzera behartzen du, aurrekontuan sartutako diru-sarrerak nahikoak izan ez eta gerakinik ez dagoenean. Segidan honako honi buruzko informazioa ematen da:

 

HITZARMEN EKONOMIKOA Dietas y comisiones
   
DIRU-SARRERAK  
   
Tributu-bilketa
Dietas y comisiones
   
GASTUAK  
   
Politikak eragindakoak
Dietas y comisiones
Ordainsariak eta langileriaren kostua
Dietas y comisiones
Liberatu sindikalek
Dietas y comisiones
Publizitate instituzionala
Dietas y comisiones
   
ORDAINKETAK  
   
Hornitzaileei ordaintzeko batez besteko aldiaren txostena
Dietas y comisiones
   
ZORRA    
   
Administrazioaren zorpetzea 
Dietas y comisiones