Nafarroako DYA Errepideko Laguntza Elkartearendako dir-laguntza, 2019. urterako babes zibilaren arloan

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justizia

Xedea: 

Nafarroako DYA entitate onuradunari diru-laguntza izenduna zuzenean ematea. Diru-laguntza hori 2019rako Aurrekontu Orokorretan aurreikusita dago eta haren helburua da, batetik, DYAk Nafarroan duen antolaketa-egiturari eta egoitzari eustea, bere baitan hartzen baititu larrialdietako osasun garraioan eta larrialdien prebentzioan eta erantzun-ekintzetan parte hartzen duten zerbitzuak, eta bestetik, boluntariotza sustatzea, Nafarroako DYA Nafarroako babes zibilaren sistemaren partaide baita.

Onuraduna: 
Nafarroako DYA Errepideko Laguntza Elkartea
Deialdia: 
Diru-laguntza izenduna da
Emateko ebazpena: 
96/2019 Ebazpena, apirilaren 3koa, Barneko zuzendari nagusiak emana
Esleitutako zenbatekoa: 
203 000.00