Erakundeei Dirulaguntzak

Atal honetan argitaratutako informazioa hauei buruzkoa da:

1.–DIRULAGUNTZAK

- Dirulaguntzen Plan Estrategikoa 2018-2020 eta haren jarduketa ildoak.
- Deialdien eta dirulaguntzak eta laguntzak ematearen Dirulaguntzen Datu Base Nazionala.
- Dirulaguntza, laguntza, beka edo sarien deialdiak.  Dauden dirulaguntzen ildoetarako sarbidea.
- Diru-laguntzen eta mezenasgo sozialen onuradunek gardentasunaren aldetik dituzten betebeharren jarraipena egitea; entitateek honako informazio publiko hau aurkeztu behar dute irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretua betetzeko, foru dekretu horrek arautzen baititu
Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzen onuradunek dituzten gardentasun betebeharrak:
 
. Gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera.
. Organo horiek osatzen dituzten kargudunen zerrenda.
. Entitateak aurreko urtean goi-kargudun bakoitzari ordaindutako ordainsari gordinak eta gainerako diru ordainak, kontzeptuz kontzeptu
. Kargudun bakoitzaren dedikazio araubidea gobernuko, administrazioko eta zuzendaritzako eginkizunetarako.
. Azken urteko kontuak.
 
2.- MEZENASGO SOZIALA

Fundazioen eta babes jardueren tributu araubidea erregulatzen duen uztailaren 2ko 10/1996 Foru Legearen hamargarren xedapen gehigarriak ezartzen du mezenasgo sozialaren ondoriozko pizgarrien araubidera iristeko aurreikusitako prozedura.Araubide horren onuradun diren entitateek dirulaguntza publikoen entitate onuradunei ezarritako gardentasun egitekoak bete behar dituzte.

Orriak