Datu pertsonalen tratamendua

 Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutunak  xedatzen du  pertsona orok duela eskubidea berari dagozkion datu pertsonalak babestuak izan daitezen.
Eskubide hori bermatzeko, 2016ko apirilaren 27an 2016/679 (EB) ERREGELAMENDUA onetsi zen, EUROPAKO PARLAMENTUARENA ETA KONTSEILUARENA, (aurrerantzean DBEO), pertsona fisikoak babesteari buruzkoa, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez. Erregelamendu hori nahitaez bete beharrekoa da Europar Batasuneko herrialde guztietan.

Araudi berriak honako hauek ditu xede nagusi:

  • Bermatzea datuen babesaren eta zirkulazio askearen maila baliokidea dela Europar Batasuneko estatu guztietan.
  • Erantzutea garapen teknologiko azkarrak eta globalizazioak planteatzen dituzten erronkei, horiek ekarri baitute datu pertsonalak informazioaren gizartearen baliabide nagusiena izatea, eta erraztea datuen norakoaren eta erabileraren kontrola.

DBEOren 30. artikuluak xedatzen du “arduradun bakoitzak eta, kasua bada bere ordezkariak, erregistro bat eramanen duela bere ardurapean eginiko tratamendu jardueren inguruan”.

Era berean, abenduaren 5eko Datu Pertsonalen babeserako eta eskubide digitalen bermeari buruzko 3/2018 Lege Organikoaren 31.2. artikuluak xedatzen du administrazio publikoek “jakitera emanen dutela beren tratamendu jardueren inbentarioa, bitarteko elektronikoen bidez eskuratzen ahalko dena, non jasoko baita (EB) 2016/679 Erregelamenduaren 30. artikuluan eta haren lege-oinarrian ezarritako informazioa”.

Ondorengo esteken bidez eskura daiteke Departamentu bakoitzaren eta Nafarroako Foru Komunitateari atxikitako erakunde autonomoen jardueren erregistroaren informazioa.

 
 
Tratamendu jardueren inbentarioa
 
Ogasuneko eta Finanatza Politika
Departamentua
Nafarroako Zerga Ogasuna
 
Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioa
Departamentua
 
Osasuna
Departamentua
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua - NOPLOI