Dietak eta bidaia gastuak

Dietak:
 
Edozein motatako administrazio kontseiluetara edo kide anitzeko organoetara joatea:
 
2019rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 24ko 27/2018 Foru Legearen  9.11 artikuluan ezarritakoarekin bat, Nafarroako Gobernuko kide den inork, ez eta Nafarroako Foru Komunitateko gainerako goi-kargudunek ere, ez dute dietarik jasoko ezein entitate publiko edo pribatutatik, administrazio kontseiluen nahiz kide anitzeko inolako organoren bileretara joatearen truke. Dietak jasotzen badituzte betetzen duten ordezkaritzaren karietara, horiek ordaintzen dituen sozietateak edo erakundeak dirua zuzenean sartuko du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kasuan kasuko aurrekontu- edo sozietate-kontuan.

Zerbitzuarengatiko kalte-ordainak.
 
Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen arloan presako zenbait neurri hartzeari buruzko ekainaren 21eko 13/2012 Foru Legeak zerbitzuko bidaien kalte-ordainerako ezarritako dietak kendu ditu, eta xedatu du hemendik aurrera soilik behar bezala arrazoitutako gastuen zenbatekoa ordainduko dela.
 
 
Bidaien gastuak:
 
Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 20.2 d) artikuluan ezarritakoarekin bat, Gobernuko kideek eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko goi-kargudunek Nafarroako Foru Komunitatetik kanpo egindako bidaiak eta joan-etorriak, beren eginkizunetan egindakoak, argitaratzen dira, adieraziz bidaiaren helburua, guztizko kostua eta barnean sartuz ostatu-gastuak, garraioa, mantenua eta bestelako ordezkaritza gastuak.
 
Ondotik exekutiboari dagokion laburpen bat; nahi izanez gero, informazio osoa deskarga dezakezu.