Opariak

Ez dute oparirik, mesederik edo abantailazko baldintzetako emandako zerbitzurik onartuko, ohiturazkoak edo kortesiazkoak direnez harago, ez eta bere eginkizunen betetzea baldintzatu dezakeen prestazio ekonomikorik ere, Zigor Kode ezarritakoa galarazi gabe.
 
Izaera instituzionala duten opari esanguratsuagoen kasuan, horiek foru erkidegoko ondarean sartuko dira, foru legeetan aurreikusitakoaren arabera eta erregelamendu bidez ezarritakoari jarraikiz (Gobernu Onaren Kodea ezartzen duen martxoaren 17ko Foru Legearen 3. artikulua)