Zerga esleipena. 100eko 0,7ko funtsa. Interes sozialeko beste xede batzuk

 PFEZaren urteko aitorpena egitean, zergadunek hautua egiteko aukera dute: beren kuota osoaren %0,7 ematea eliza katolikoari diruz laguntzeko eta/edo interes sozialeko beste xede batzuetarako. 

Horretarako, beren hautua adierazi beharko dute aitorpeneko inprimakietan datorren laukitxoan markatuz. 
Hautaketa hori eginez, zerga esleipenari buruz zernahi erabakita ere, ez da aldatuko norberak ordaindu behar duen edo itzulkin gisara jasotzeko eskubidea duen kopurua; beraz, hori egiteak ez dakar inola ere gehiago ordaindu beharra edo gutxiago jasotzea itzultzekoa ateratzen bazaio. 
Dauden lau aukera desberdinetatik, honako hauen artean hauta daiteke:

• Bakarrik "Eliza Katolikoaren sostengurako laguntza" laukitxoa markatzea, era horretan erakunde horri diru-laguntza emanez.
• Bakarrik "Interes sozialeko beste xede batzuetarako" laukitxoa markatzea, eta xede horiek lortzen laguntzea Nafarroako gobernuz kanpoko elkarte eta erakundeen (GKE) programen bitartez: osasun laguntzakoak, nazioarteko garapenerako lankidetzakoak, prestaziorik gabeko langabeei arreta ematekoak, ingurumena hobetzekoak eta autonomia pertsonalaren sostengu eta garapen jarduketei lotutakoak. Aitortzaileek atal honetan esleitzen duten kopuru osoa gobernuz kanpoko erakunde guztien artean banatzen da, proiektu edo programa zehatzak finantzatzeko konbokatzen diren diru-laguntza deialdi publikoen bitartez; ez da izaten erakunde horien egitura edo funtzionamendurako. 
• Bi aukerak hautatzea, bi laukitxoak markatuz. Hori egitean, kuota osoaren %0,7 bi zatitan banatzen da, eta haietako bat, haren erdi bat (%0,35) eliza katolikoari diruz laguntzeko erabiltzen da, eta beste erdia (gainerako %0,35) beste xede batzuetarako, Nafarroako gobernuz kanpoko erakundeen bitartez.
• Bi laukitxo horietako bakar bat ere ez markatzea. Kasu honetan ulertuko da zergadunak ez duela PFEZko bere kuota osoaren %0,7 bereziki deusetarako esleitzen, eta kopuru hori sartuko da Nafarroako Aurrekontu Orokorretan, Foru Komunitatearen xede orokorretarako, berariazko atxikipenik gabe.

Zein araudik arautzen du?

Nafarroan, ekainaren 5eko 7/2009 Foru Legeak arautzen du PFEZko kuota osoaren 100eko 0,7ko zerga-esleipena gizarte intereseko beste xede batzuetarako erabiltzeari dagokiona, Foru Komunitateko zergadunek espresuki hala adierazten dutenean.

Martxoaren 1eko  1/1973 Legearen bidez (uztailaren 1eko  10/2016 Foru Legeak emandako idazketan) onetsitako Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilari buruzko Konpilazioaren 304. Legearen 7) idatz-zatia aplikatuz, Nafarroako Aurrekontu Orokorretan helburu horretarako “100eko 0,7ko funtsa, gizarte intereseko beste xede batzuetarakoa” kontu-saila hornitzeko diru-kopurua dela eta, kontuan hartu behar da aurreko lerroaldean zehazten den zenbatekoari gehitu behar zaiola oinordeko izateko ahaiderik izan gabe hildako foru izaera nafarreko pertsonengatik Nafarroako Diruzaintzan sartutako likidazioen emaitza, halako kasuetan Nafarroako Foru Komunitatea baita legezko oinordekoa.

Ekainaren 5eko  7/2009 Foru Legearen 4. artikuluan zehazten dira aurrekontuetako 'Gizarte-intereseko beste xede batzuetarako 100eko 0,7ko funtsa' berariazko kontu-saila banatzeko portzentajeak; kontu-sail hori banatuko da ezartzen diren multzoen artean, honela: 1. multzoari 100eko 35; 3. multzoari 100eko 30; 2. eta 4. multzoei 100eko 15; eta 5. multzoari 100eko 5.

Zertarako erabil daiteke 100eko 0m7 Funtsa?

Aurrekontuetako kontu-sail horretako zenbatekoa bakarrik erabil daiteke Nafarroako gobernuz kanpoko elkarte eta erakundeek honako helburu hauei begira egiten dituzten lanetarako: osasun laguntzakoak, nazioarteko garapenerako lankidetzakoak, prestaziorik gabeko langabeei arreta ematekoak, ingurumena hobetzekoak eta Autonomia Pertsonalari buruzko Legearen garapen eta sostengu jarduketei lotutakoak.

Nola banatzen da?

Kontu-sailaren banaketa ezartzen diren multzoen artean egiten da, honela:

  • %35, elkartasunezko jarduerak, beharra dagoen egoeretan; adibidez, honako kolektibo hauei zuzendutako programa eta proiektuak: droga-mendekoak, gizarte-bazterketan daudenak, guraso bakarreko familiak, babesgabezian dauden adingabeak, tratu txarrak jasan dituzten emakumeak, gutxiengo etnikoak, preso daudenak, preso egondakoak eta iragaitzazkoak. Baita adinekoei, desgaitasunen bat dutenei eta lanerako ezinduak daudenei zuzendutakoak ere.
  • %15, prestaziorik gabeko langabeen arreta.
  • %30, nazioarteko garapenerako lankidetza.
  • %15, Autonomia Pertsonalari buruzko Legearen garapena sostengatzeko
  • %5, ingurumena eta biodibertsitatea babestera zuzendutako programak.

Zer epetan onetsi behar dira deialdiak?

Urte bakoitzeko errenta kanpaina amaitu ondotik, hiru hilabeteko epean onetsiko dira gizarte entitateei zuzendutako diru-laguntzen deialdiak. Deialdi horiek urtea amaitu aurretik ebatziko dira, hurrengo urteko urtarrilean egikaritzen hasi ahal izateko. Deialdietan bakarrik parte har dezakete nafar entitateek, zeinei ez baitzaie parte hartzen uzten Estatukoetan.

Zer jarduketa-ildo lagunduko dira diruz?

Nafarroako Gobernuak eta gizarte entitateek aldez aurretik adostuko dute zer jarduketa-ildotarako izanen diren deialdietako diru-laguntzak; adostutako ildoak Nafarroako Gizarte Ongizatearen Kontseiluari eta Nafarroako Ingurumen Kontseiluari igorriko zaizkie, haien berri izan dezaten eta onespena eman diezaieten.

Zenbateko epean argitaratzen dira deialdiak?

Nafarroako Gobernuak jarduketa-multzo desberdinen deialdiak gehienez ere hogeita hamar eguneko epean argitaratuko ditu, urte bakoitzeko Aurrekontuei buruzko Foru Legeak indarra hartzen duenetik edo bestela aurreko aurrekontuak luzatutzat jotzen diren egunetik kontatzen hasita, aldez aurretik izanda Nafarroako Gizarte Ongizateko, Garapenerako Lankidetzako eta Ingurumeneko kontseiluen irizpena, zeinekin Gobernua saiatuko baita ahalik eta adostasun handiena lortzen jarduketen edukiari dagokionez.

Zenbat deialdi argitaratzen dira?

Arestian aipatutako multzoetako bakoitzarentzat behar adina deialdi eginen dira, dagokion ekitaldiko aurrekontuetatik ateratzen den PFEZren 100eko 0,7ko funts osoa amaitu arte.

Iragazkiak aplikatzean, ‘beste xede batzuk’ lehenbiziko erlaitzera itzuliko da pantaila. Sartu berriro ‘Proiektuak’ erlaitzean, eta zure kontsultaren emaitza lortuko duzu.

Proiektuak Erakundea Aurrekontua Emandako zenbatekoa
Proyecto Irekiera Ostertz de Salud Mental para Mujeres con Trastorno Mental Grave ASOCIACION ITXAROPEN GUNE-LUGAR DE ESPERANZA (AIGLE) 70 084.50 € 29 999.95 €
Proyecto General de Promoción Social de la Comunidad Gitana de Tudela y su Ribera Asociación de Gitanos La Romaní de Tudela 60 000.00 € 60 000.00 €
Promoción Social de la Población Gitana Asociación de Gitanos La Majari 60 300.00 € 60 000.00 €
Proyecto Agar ASOCIACION ITXAROPEN GUNE-LUGAR DE ESPERANZA (AIGLE) 150 665.12 € 60 000.00 €
CAMINAN2 FUNDACION ILUNDAIN-HARITZ BERRI 18 235.22 € 18 235.22 €
AUTONO+ Programa de Emancipación de Mujeres En Situación de Riesgo Social FUNDACION ILUNDAIN-HARITZ BERRI 17 396.00 € 17 396.00 €
Servicio Integral de Comedor Solidario Paris 365 GIZAKIA HERRITAR 238 872.62 € 30 000.00 €
Destino Reinserción Fundación Gaztelan 41 960.68 € 41 968.68 €
EDUKARED Federación De Asociaciones Gitanas De Navarra “Gaz Kaló” 60 000.00 € 60 000.00 €
Nuevas Realidades: Acompañamiento Social a Personas Refugiadas y Sensibilización CRUZ ROJA NAVARRA 46 859.49 € 40 000.00 €
Nuestra Comunidad, Tu Refugio COMISION ESPAÑOLA DE AYUDA AL REFUGIADO (CEAR) 40 000.00 € 40 000.00 €
Distribución Gratuita de Alimentos a las Personas Más Desfavorecidas Banco de Alimentos de Navarra 242 633.00 € 30 000.00 €
Acompañamiento Social a Mujeres Migradas en Situación De Especial Vulnerabilidad Fundación Anafe 60 000.00 € 60 000.00 €
Programa de Acceso a Vivienda: Viviendas de Emergencia Social (Ves) Fundación Anafe 20 000.00 € 20 000.00 €
Programa de Inclusión Social para Mujeres con Trastornos Mentales Asociación Acoad Servicios Asistenciales 25 014.64 € 24 538.64 €

Orriak

2017/08/04, Ostirala
2018ko aurrekontua

2018. urterako, 2016eko PFEZn (2017ko kanpaina) zergadunek aitortu zuten informazioaren arabera, beste xede batzuetarako %0,7ko zerga-esleipenari dagokion zenbatekoa, aurreko urteetako metodologia berari jarraituz,  8.319.196 euro da. Zenbaki horri gehitu behar zaizkio  148.463 euro, Nafarroako Foru Komunitatearentzat gelditu diren hainbat jaraunspenen likidazioagatik. Uztailaren 1eko 10/2016 Foru Legeak, Nafarroako Foru Komunitatearen aldeko legezko oinordetzaren gaineko araubidea eguneratzeari buruzkoak, ezartzen du likidazio hori gehituko zaiola interes sozialeko beste xede batzuetarako aurrekontuetan dagoen kopuruari, hain zuzen ere Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko zergan xede hori hautatu duten zergadunen kuota osoen baturarekin hornitzen den horri. Horregatik, 2018ko aurrekontuan interes sozialeko beste xede batzuetarako ezarritako kopurua   8.467.660 euro da.

Zerga-esleipena multzoka eta partidaka, 2018


 


2017ko aurrekontua

2017. urterako, 2015eko PFEZn (2016ko kanpaina) zergadunek aitortu zuten informazioaren arabera,  beste xede batzuetarako %0,7ko zerga-esleipenari dagokion zenbatekoa, aurreko urteetako metodologia berari jarraituz, 5.818.491 euro da. Zenbaki horri gehitu behar zaizkio 57.886 euro, Nafarroako Foru Komunitatearentzat gelditu diren hainbat jaraunspenen likidazioagatik. Uztailaren 1eko 10/2016 Foru Legeak, Nafarroako Foru Komunitatearen aldeko legezko oinordetzaren gaineko araubidea eguneratzeari buruzkoak, ezartzen du likidazio hori gehituko zaiola interes sozialeko beste xede batzuetarako aurrekontuetan dagoen kopuruari, hain zuzen ere Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko zergan xede hori hautatu duten zergadunen kuota osoen baturarekin hornitzen den horri. Horregatik, 2017ko aurrekontuan interes sozialeko beste xede batzuetarako ezarritako kopurua  5.876.377 euro da.

Zerga-esleipena multzoka eta partidaka, 2017

Zerga-esleipena multzoka, 2017

Zerga-esleipenaren betearazpena , 2017

Honako ekintza hauen bidez zehaztu ziren multzoak: 

1. MULTZOA. GIZARTE ELKARTASUNA

  • Diru-laguntzak bazterketa sozialaren arloan eta gutxiengo etnikoak sustatzearen arloan ari diren entitateentzat.
  • Diru-laguntzak GIE (VIS) eta GIEA (VAIS) programaren laguntzaile diren entitateentzat.
  • Boluntariotza ekintzak.
  • Adinekoen elkarteak.
  • Lanbide hastapeneko programa eta diru-laguntzen deialdia.
  • Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programak, 2016-2017 eta 2017-2018 ikasturteei dagozkienak.

2. MULTZOA. PRESTAZIORIK GABEKO LANGABEENTZAKO ARRETA

  • Gizarte intereseko enplegu programa komunitarioetarako diru-laguntzak, entitate sozialen bidezkoak.
  • Gizarte ekimeneko entitateentzako diru-laguntzak, bizitza independenteari laguntzeko programa kudeatzeko.

3. MULTZOA. NAZIOARTEKO GARAPENERAKO LANKIDETZA

  • Nazioarteko garapenerako lankidetza.

4. MULTZOA. AUTONOMIA PERTSONALARI BURUZKO LEGEAREN SOSTENGU ETA GARAPENA

  • Desgaitasunak dituzten pertsonen arloko entitateak.

5. MULTZOA. INGURUMENAREN HOBEKUNTZA

  • Ingurumenaren eta biodibertsitatearen defentsa, baliabide naturalen erabilera jasangarria eta kutsaduraren eta aldaketa klimatikoaren prebentzioa.



Ekintza hauek dituzten partiden aurrekontuaren araberako betetze-maila, 2017ko abenduaren 30ean

2016ko aurrekontua

2016ko aurrekontuan aplikatzeko, 2014ko PFEZn (2015eko kanpaina) zergadunek aitortu zuten informazioaren arabera  beste xede batzuetarako %0,7ko zerga-esleipenari dagokion zenbatekoa 5.713.560 euro izan zen eta foru legeak aipatzen dituen multzoen artean honela banatu zen:

Zerga-esleipena multzoka, 2016

Zerga-esleipena multzoka, 2016
 

Zerga-esleipenaren betearazpena, 2016

Honako ekintza hauen bidez zehaztu ziren multzoak: 

1. MULTZOA. GIZARTE ELKARTASUNA

  • Diru-laguntzak bazterketa sozialaren arloan eta gutxiengo etnikoak sustatzearen arloan ari diren entitateentzat.
  • Diru-laguntzak GIE (VIS) eta GIEA (VAIS) programaren laguntzaile diren entitateentzat.
  • Boluntariotza ekintzak.
  • Adinekoen elkarteak.
  • Lanbide hastapeneko programa eta diru-laguntzen deialdia.
  • Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programak, 2015-2016 eta 2016-2017 ikasturteei dagozkienak.

2. MULTZOA. PRESTAZIORIK GABEKO LANGABEENTZAKO ARRETA

  • Gizarte intereseko enplegu programa komunitarioetarako diru-laguntzak, entitate sozialen bidezkoak.
  • Gizarte ekimeneko entitateentzako diru-laguntzak, bizitza independenteari laguntzeko programa kudeatzeko.

3. MULTZOA. NAZIOARTEKO GARAPENERAKO LANKIDETZA

  • Nazioarteko garapenerako lankidetza.

4. MULTZOA. AUTONOMIA PERTSONALARI BURUZKO LEGEAREN SOSTENGU ETA GARAPENA

  • Desgaitasunak dituzten pertsonen arloko entitateak.

5. MULTZOA. INGURUMENAREN HOBEKUNTZA

  • Ingurumenaren eta biodibertsitatearen defentsa, baliabide naturalen erabilera jasangarria eta kutsaduraren eta aldaketa klimatikoaren prebentzioa.

Zerga-esleipenaren banaketa, 2016

Ekintza hauek dituzten partiden aurrekontuaren araberako betetze-maila, 2016ko urriaren 25ean
 

2015ko aurrekontua

2015eko aurrekontuan aplikatzeko, 2013ko PFEZn (2014ko kanpaina) zergadunek aitortu zuten informazioaren arabera  beste xede batzuetarako %0,7ko zerga-esleipenari dagokion zenbatekoa 5.576.217 euro izan zen eta foru legeak aipatzen dituen multzoen artean honela banatu zen:

Zerga-esleipena multzoka, 2015

Multzoen esleipenak, 2015
 

Zerga-esleipenaren betearazpena, 2015

Honako ekintza hauen bidez zehaztu ziren multzoak: 

1. MULTZOA. GIZARTE ELKARTASUNA

  • Diru-laguntzak bazterketa sozialaren arloan eta gutxiengo etnikoak sustatzearen arloan ari diren entitateentzat.
  • Diru-laguntzak GIE (VIS) eta GIEA (VAIS) programaren laguntzaile diren entitateentzat.
  • Boluntariotza ekintzak.
  • Adinekoen elkarteak.
  • Adingabeen esparruko diru-laguntzen deialdia.
  • Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programak, 2014-2015 eta 2015-2016 ikasturteei dagozkienak.

2. MULTZOA. PRESTAZIORIK GABEKO LANGABEENTZAKO ARRETA

  • Gizarte intereseko enplegu programa komunitarioetarako diru-laguntzak, entitate sozialen bidezkoak.
  • Gizarte ekimeneko entitateentzako diru-laguntzak, bizitza independenteari laguntzeko programa kudeatzeko.

3. MULTZOA. NAZIOARTEKO GARAPENERAKO LANKIDETZA

  • Nazioarteko garapenerako lankidetza.

4. MULTZOA. AUTONOMIA PERTSONALARI BURUZKO LEGEAREN SOSTENGU ETA GARAPENA

  • Desgaitasunak dituzten pertsonen arloko entitateak. 

5. MULTZOA. INGURUMENAREN HOBEKUNTZA

  • Ingurumenaren eta biodibertsitatearen defentsa, baliabide naturalen erabilera jasangarria eta kutsaduraren eta aldaketa klimatikoaren prebentzioa.


Zerga-esleipenaren banaketa, 2015

Ekintza hauek dituzten partiden aurrekontuaren araberako betetze-maila, 2015ko azaroaren 18an
 

2014ko aurrekontua

2014ko aurrekontuan aplikatzeko, 2012ko PFEZn (2013ko kanpaina) zergadunek aitortu zuten informazioaren arabera  beste xede batzuetarako %0,7ko zerga-esleipenari dagokion zenbatekoa 5.538.799,56 euro izan zen eta foru legeak aipatzen dituen multzoen artean honela banatu zen:

Zerga-esleipena multzoka, 2014

Zerga-esleipena multzoka
 

Zerga-esleipenaren betearazpena, 2014

Honako ekintza hauen bidez zehaztu ziren multzoak: 

1. MULTZOA. GIZARTE ELKARTASUNA

  • Diru-laguntzak bazterketa sozialaren arloan eta gutxiengo etnikoak sustatzearen arloan ari diren entitateentzat.
  • Diru-laguntzak GIE (VIS) eta GIEA (VAIS) programaren laguntzaile diren entitateentzat.
  • Boluntariotza ekintzak.
  • Adinekoen elkarteak.
  • Lanbide hastapeneko programa eta diru-laguntzen deialdia.
  • Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programak, 2013-2014 eta 2014-2015 ikasturteei dagozkienak.

2. MULTZOA. PRESTAZIORIK GABEKO LANGABEENTZAKO ARRETA

  • Gizarte intereseko enplegu programa komunitarioetarako diru-laguntzak, entitate sozialen bidezkoak.
  • Gizarte ekimeneko entitateentzako diru-laguntzak, bizitza independenteari laguntzeko programa kudeatzeko.

3. MULTZOA. NAZIOARTEKO GARAPENERAKO LANKIDETZA

  • Nazioarteko garapenerako lankidetza.

4. MULTZOA. AUTONOMIA PERTSONALARI BURUZKO LEGEAREN SOSTENGU ETA GARAPENA

  • Desgaitasunak dituzten pertsonen arloko entitateak.

5. MULTZOA. INGURUMENAREN HOBEKUNTZA

  • Ingurumenaren eta biodibertsitatearen defentsa, baliabide naturalen erabilera jasangarria eta kutsaduraren eta aldaketa klimatikoaren prebentzioa.


Zerga-esleipenaren banaketa, 2014

Ekintza hauek dituzten partiden aurrekontuaren araberako betetze-maila, 2014ko urriaren 28an
 

Hurrengo grafikoan ageri da nola banatu diren urtez urte multzoetako bakoitzerako bereizitako zenbatekoak. 

Bilakaera