NAFARROAKO GARDENTASUNAREN KONTSEILUA


 
Nafarroako Gardentasunaren Kontseilua sortu zen Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko ekainaren 21eko 11/2012 Foru Legea aldatu zuen apirilaren 28ko 5/2016 Foru Legearen bidez, eta xedea du Nafarroako Foru Komunitatean gardentasuna bultzatzea, publizitate aktiboko betebeharrak betetzen direla zaintzea eta informazio publikoa eskuratzeko eskubidea bermatzea, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legean xedatu bezala.
 
Kontseilua kontseiluburuak eta 12 kidek osatzen dute: Nafarroako Parlamentuak izendaturiko lau kide; gardentasunaren arloan eskumena duen departamentuaren ordezkari bat; Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren hiru ordezkari; Nafarroako Kontseiluaren ordezkari bat; Kontuen Ganberaren ordezkari bat; Nafarroako Arartekoaren ordezkari bat, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ordezkari bat.  
 
Kontseiluburua: Juan Luis Beltrán Aguirre jauna.  

Kontseilukideak:
a) Nafarroako Parlamentuaren ordezkari gisa:
     Cristina Ibarrola Guillén andrea.
     Javier Lecumberri Urabayen jauna.
     Blanca Isabel Regúlez Álvarez andrea.
     Adolfo Araiz Flamarique jauna.
b) Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren ordezkari gisa, departamentu hori baita gardentasunaren arloan eskumena duena:
     Itziar Ayerdi Fernández de Barrena andrea.
c) Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren ordezkari gisa:
     Juan Carlos Castillo Ezpeleta jauna.
     Mario Fabo Calero jauna.
     Berta Enrique Cornago andrea.
d) Nafarroako Kontseiluaren ordezkari gisa:
     Socorro Sotés Ruiz andrea.
e) Kontuen Ganberaren ordezkari gisa:
     Gemma Angélica Sánchez Lerma andrea.
f) Nafarroako Arartekoaren ordezkari gisa:
     Francisco Javier Enériz Olaechea jauna.
g) Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ordezkari gisa:
     Roldán Jimeno Aranguren jauna.
 

Kontseilua arduratzen da ebazpen espresuen edo ustezkoen aurkako erreklamazioez, informazio publikoa eskuratzearen arloan, honako erakunde hauek eman badituzte:

  • Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa, hari lotutako edo haren mendeko erakunde publiko, sozietate publiko, fundazio publiko edo zuzenbide publikoko entitateak.
  •  
  • Nafarroako toki entitateak eta haien mendeko entitate instrumentalak.
  •  
  • Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta haren mendeko ente instrumentalak.
  •  
  • Nortasun juridiko berekia duten partzuergoak, Nafarroako administrazio publiko bati atxikitakoak.
  •  
  • Merkataritza sozietateak, baldin eta artikulu honetan aurreikusitako entitateek haien kapital sozialean duten partaidetza, zuzenekoa edo zeharkakoa, ehuneko berrogeita hamar baino gehiagokoa bada, edo entitate horiek, jabetzagatik, partaidetza finantzarioagatik edo aplikatzekoak zaizkien arauengatik, sozietate horietan nagusitasunezko eragina izan badezakete zuzenean edo zeharka.
  •  
  • Fundazioak, baldin eta eratzen badira artikulu honetan aurreikusitako entitate batek edo zenbaitek egindako zuzeneko nahiz zeharkako ekarpen gehiengodunarekin, edo haien fundazio-ondarea, modu iraunkorrean, entitate horiek ekarritako edo lagatako ondasunez edo eskubideez eratuta badago ehuneko berrogeita hamar baino gehiagoko portzentajean.
  •  
  • Nortasun juridiko berekia duten gainerako enteak, erakundeak edo entitateak, aurrekoez bestelakoak direnak, berariaz industria- edo merkataritza-izaerarik ez duten interes orokorreko premiei erantzuteko sortuak direnean eta, betiere, artikulu honetan aurreikusitako subjektu batek edo zenbaitek haien jarduna gehiengoz finantzatzen badu, haien kudeaketa kontrolatzen badu edo haien administrazio- edo zuzendaritza-organoko kideen erdiak baino gehiago hautatzen baditu.
  •  
  • Zuzenbide publikoko entitateak edo bestelako entitate hauek ere, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 3/1982 Lege Organikoaren arabera Foru Komunitateak eskumena duenean haien gainean: lanbide elkargoak, Merkataritza Ganbera, jatorri-deiturak, kirol federazioak eta zuzenbide publikoko korporazioak.
  •  

Posta electronikoa: consejodetransparencia@navarra.es.