Zer da?

Nafarroako Gardentasunaren Kontseilua Nafarroako Foru Komunitatean gardentasuna sustatu behar duen organo independentea da, publizitate aktiboko betebeharrak betetzen direla zainduko du eta informazio publikoa eskuratzeko eskubidea bermatuko, eta hori guztia objektibotasunez, profesionaltasunez, ordenamendu juridikoa errespetatuz, autonomiaz eta erabateko independentziaz egin behar du.

 
EGINKIZUNAK:

Kontseiluaren eginkizunak hauek dira:

  • Informazio publikoa eskuratzearen arloan ematen diren berariazko edo presuntziozko ebazpenen kontra aurkezten diren erreklamazioak aztertzea.
  • Lege honetan jasotako betebeharren ez-betetzeen zuzenketa eskatzea, berak hala erabakita edo salaketa edo erreklamazio baten ondorioz.
  • Gardentasunaren arloan legea garatzen duten edo arlo horrekin loturik dauden arau proiektuei buruzko aginduzko txostenak ematea.
  • Gardentasun betebeharrak dituzten entitate eta erakundeek horiek noraino aplikatu eta betetzen dituzten ebaluatzea; betebehar horiek hobeki betetzeko gomendioak ere egiten ahalko ditu.
  • Foru lege honetan jasotako betebeharren interpretazio bateraturako irizpideak hartzea.
  • Publizitate aktiboaren eta informazioa eskuratzeko eskubidearen arloan horretarako betebeharra duten entitate eta instituzioek egindako kontsultak ebaztea.
  • Memoria bat egitea urtero, entitateek eta instituzioek gardentasun arloko betebeharrak betetzen dituztela zaintzeko egindako lanari buruzkoa, ondoren Nafarroako Parlamentuan aurkeztu beharko duena.
  • Diziplina edo zehapen espedienteak irekitzeko eskatzea V. tituluko aurreikuspenekin bat.
  •  Prestakuntza eta sentsibilizazio jarduerak sustatzea.
  • Antzeko izaera duten organoekin elkarlanean aritzea berezkoak dituen gaietan.
  • Lege edo erregelamendu mailako arauen bidez emandako gainerako eginkizunak.

 
OSAERA:

Kontseiluburuak eta 12 kidek osaturik dago Kontseilua:

  • Kasuan kasuko kidea izendatzeko prozedura dagokion erakundeak edo organoak gauzatuko du, eta horrek, gainera, ordezko bat izendatzen ahalko du, titularra eri, kanpoan, edo aldi baterako ezintasun egoeran dagoenerako.
  • Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko burua. 13/2018 Foru Dekretua, martxoaren 28koa. (2018ko 76. NAO, apiriaren 20koa)
  • Gardentasunaren Kontseiluko kideak. 7/2017 Foru Dekretua, otsailaren 1ekoa.(2017ko 30. NAO, otsailaren 13koa).

 
AGINTALDIAREN IRAUPENA:

Kontseiluburua: lau urteko aldia, berritzen ahal ez dena,  
Kontseilukideak: lau urteko aldia.

 
ORDAINSARIAK:

Ordainsaririk ez dute Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko buruak ez kideetako inork.  

2018/08/22, Asteazkena