Gazteriaren arloko II Foru Plana 2017-2019 - Ekintzak

Plana abian jartzeko Nafarroako gazte guztiei zuzendutako prozesu parte-hartzaile bati ekin zitzaion.
 
Prozesu parte-hartzailea hainbat bideren bidez taxutu zen:
 
Lehenik eta behin, inkesta bat egin zen gazteek haiek ukitzen zituzten hainbat alderdiri buruz zuten iritzia ezagutzeko. Emaitzak hiru adin-tarteren arabera jaso eta antolatu ziren: (14-17), (18-24) eta (25-30) urte. Inkesta Nafarroako Gobernuaren Gazteriaren orrian eskuragarri egongo da eta aldi berean egin ziren hainbat ikastetxe, kolektibo eta elkartetan.
 
Bestalde, Nafarroako herri ezberdinetako gazteekin eztabaida taldeak osatu ziren, tokiko teknikari eta informatzaileek eta bestelako gazte eragileek antolatu zituztenak.
 
Maiatza eta ekainaren hasiera Mahai Teknikoek prozesu parte-hartzailearen eta lehenagotik izaten den argibide kuantitatibo guztia jasota ekintzen proposamenak eratu zituzten. Proposamen hauek, Sail ezberdinek onetsita, II Gazteria Planaren zirriborroa osatu zuten. Mahai Tekniko hauek Gobernuko teknikariek, Udaletxetako teknikareik, Gazteriaren Kontseiluak eta bestelako kolektibo eta elkarteetako ordezkariek osatu zituzten.
 
 
Ondoren, irailean, eskualdeetako foroak ireki ziren, eta haien bidez bigarren fase honetan ere gazteek eta gazte eragileek parte hartu zuten proposamenak eginez. Foroak gure geografia osoaren eskualde eta herri ezberdinetan egin ziren. Jaso zen informazio eta ekarpen oro kontuan hartu ziren Planaren behin betiko dokumentua gauzatzeko.
 
Behin betiko dokumentua ere Sailarteko Batzordeak onetsi zuen, eta abenduan Parlamentura helarazi zen bertan onets zedin, eta 2017tik aurrera aplikatu dadin.
 
Nafarroako Kirol eta Gazteriako Institutuak lehenengo prozesu parte-hartzailearen ondorioetatik eratortzen ziren ekintzak txertatu zituen. Horrez gain, departamentu bakoitzarekin lotutako ekintzen jarraipena eta ebaluazioa egin zen. Hortaz, prozesu osoan zehar zuen laguntza ezinbestekoa izan da.

Gazteriaren arloko II Foru Plana,  2017ko ekainak 7an, Nafarroako Gobernuak onetsi zuen. 

Fitxa

Legealdia: 
2015-2019
Departamentua: 
Kultura, Kirol eta Gazteriako Departamentua
Unitate arduraduna: 
Gazteriaren Zuzendariordetza
Tipo: 
Plana
Data azken gaurkotzea: 
2018/10/05, Ostirala