I. Ikuskapen eta Kontrol Plana, Jokoaren eta Ikuskizun Publikoen Alorrean, 2017-2020 - Ekintzak

Plan honen helburua da, era iraunkor eta ordenatuan, kontrol administratiboko eta ikuskapeneko jarduketak ezartzea, Administrazioak, batetik, ezagutu ahal dezan zein den inplikatutako sektoreen egoera legezkotasunari begira eta, bestetik, ez-betetzeak zuzendu ahal ditzan, Administrazioak duen zehapen lanari kalterik egin gabe. Ikuskapeneko jarduketen planifikazioak jarrera arduratsuak sustatzen ditu, eta, jarrera horien eraginez, ikuskizun publikoak eta josteta jarduerak hartzen dituzten instalazioek eta establezimenduek hobeki funtzionatzen dute, horien titularrek hobeki mantentzen dituzte eta, gainera, ahalbidetzen da alor hauetan epe zehatz baterako lortu nahi diren helburu orokorrak diseinatzea.
 
Plan honen helburu nagusi eta funtsezkoa da interes behinenak eta nabarmenenak zainduko direla bermatzea, eta ahalbidetzen du, batetik, jarduketa esparru hauetako parte hartzerik kaltegarrienak desagerraraztea eta, bestetik, horiek egiteko asmoa kentzea. Horretarako, elementu funtsezko, beharrezko eta saihestezina da esku hartzeko eta lehenesteko irizpideak ezartzea. Antolamendu administratiboari eta haren mugei dagokienez, ahalbidetuko du giza baliabideak eta baliabide ekonomikoak eskura izatea eta haiek bideratzea bere helburuak eraginkortasunez eta efizientziaz lortzera.


98/2017, Foru Aginduaekainaren 23koa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariarena,I. Ikuskapen eta Kontrol Plana, Jokoaren eta Ikuskizun Publikoen Alorrean, 2017-2020, onartzen duena

Fitxa

Legealdia: 
2015-2019
Departamentua: 
Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentua
Unitate arduraduna: 
Barne Zuzendaritza Nagusia
Tipo: 
Plana
Data azken gaurkotzea: 
2017/07/26, Asteazkena