Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren Estrategia eguneratzea

Egungo Gobernuak adierazi du konpromisoa duela bai garapen ekonomikoarekin bai espezializazio adimentsuaren estrategiekin, eta hala jaso du 2015-2019 urteetako Akordio Programatikoan.
Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren Estrategiaren eguneratze hau Garapen Ekonomikorako Departamentuak sustatu du honako hauekin lankidetza estuan arituz: Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua, Osasun Departamentua, Hezkuntza Departamentua, Nafarroako Enplegu Zerbitzua eta NICDO, NASUVINSA, CEIN eta INTA sozietate publikoak, baita ADITECH ere; eta Nafarroako Gobernuko gainerako departamentuen eta Nafarroako Gobernuko gainerako sozietate publikoen lankidetzarekin.

Gainera, estrategia hau garatzeko, hasieratik aritu dira lankidetza estuan honako hauekin: CEN, UGT, CCOO, ANEL, NUP, NU, UHUN Iruña, BSH, CINFA, GAMESA, GRUPO AN, MONDRAGON-MAPSA, VISCOFAN, BERKELIUM, USCAL, ORBITAL Aeroespace, Electrónica FALCON. Gainera, 100 entitate, erakunde, enpresa eta aditu baino gehiagok esku hartzen dute, aipatuez gain.
 

Estrategia horrekin lagundu nahi izan da Gobernuak erabaki eta neurri multzo bat har dezan garapen ekonomikoaren alorrean; gainera, garapen adimentsuko estrategia eguneratu bat izan nahi da, Europako Batzordeak ezarri dituen beharkizunen ildokoa. Azken finean, honako hiru helburu orokor hauek lortu nahi dira Nafarroarako:
 

Bizi kalitate handiagoa, honako hauen bidez: gizarte kohesiorako sistema, kalitate goreneko osasun arreta eta hezkuntza sistema bikaina, Nafarroaren indar handi gisa.
Oparotasun handiagoa, enpresa eta industria-ehunaren garapenean oinarritua, pertsonen talentua bateratuz eta bultzatuz, eta berrikuntza eta ekintzailetza sustatuz Nafarroaren lehiakortasun maila handia izan dadin.
Iraunkortasun handiagoa, Nafarroako natura ingurunea errespetatuz eta nabarmenduz, gure baliabide naturalak babestuz eta haien erabilera eraginkorra sustatuz ingurumenaren kalitatea mantendu eta hobetzeko, ingurumenaren iraunkortasunari dagokionez Europan erreferente diren eskualdeen artean kokatu dadin Nafarroa.

2016ko urtarriletik ekainera bitarteko hilabeteetan, parte hartze prozesua egin da zirriborro hau prestatzeko. Bertan, 120 parte hartzaile baino gehiago izan dira: Nafarroako Gobernuko unitateak, erakunde pribatu eta publikoak, alderdi politikoak, unibertsitateak etab. Zehazki, balidazioko 7 mahai edo eztabaida-bilera egin dira eragile desberdinekin, eta parte hartzeko 2 foro 80 parte hartzaile baino gehiagorekin. Horietan, intereseko gai desberdinak jorratu dituzten lantaldeen metodologiaren bidez, eztabaidak izan dira eta estrategia hori prestatzen eta hobetzen parte hartu da.

 

Hemendik aurrera, parte hartzeko prozesuak bide desberdinak izan ditu eta bilatu da gainerako herritarrengana jotzea:

Lehenik eta behin, ekainaren 28an prentsaurrekoa egin da estrategia azaltzeko, horretan aurkeztu baitira bai espezializazio adimentsuaren estrategia eguneratzeko zirriborroa bai estrategiak izanen duen parte hartze prozesua.

Epe horretan, halaber, zirriborroa jendaurrean jarri da, herritarrek egoki jotzen dituzten ekarpenak, iradokizunak eta alegazioak aurkezteko

Abuztuan, jasotako ekarpen guztiak baloratu dira, eta irailaren hasieran txosten bat prestatu da jasotako ekarpenekin eta ekarpen horien inguruan ateratzen diren ondorioekin.


Prozesu guztiaren ondotik, 2017ko otsailaren 1ean onetsi da Gobernuaren bilkuran.

Fitxa

Legealdia: 
2015-2019
Departamentua: 
Garapen Ekonomikorako Departamentua
Unitate arduraduna: 
SODENAko Eskualde Garapenerako Arloa
Tipo: 
Beste batzuk
Data azken gaurkotzea: 
2017/05/30, Asteartea