Nafarroako Gizarteratze Plan Estrategikoa 2018-2021 - Ekintzak

Nafarroako Gizarteratze Plan Estrategikoa (2018-2021) 2018ko ekainaren 20ko Gobernu Bilkuran onetsi zen.

Gizarteratze Planaren jarraipenarekin eta ebaluazioarekin bi helburu lortu nahi dira: alde batetik, baloratzea noraino bete diren aurreikusitako neurriak, neurri bakoitzean ezarritako jarraipen adierazleen bidez, eta, bestetik, jakitea zein inpaktu duen planak neurrien hartzaileengan; horretarako, aztertuko da inplementatutako neurrien eraginkortasun, efizientzia, kalitate eta aukera gradua estimatzeko bidea ematen duen informazioa.
 
Horregatik, Gizarteratze Plan honen jarraipenaren eta ebaluazioaren barnean hiru lan ardatz daude eta horietako bakoitzean eragile desberdinak inplikatuta daude:
 

  •  Lehen maila: Aurreikusitako ekintza proposamenen gauzatzeari jarraipena eta ebaluazio zuzena egitea. Ardatz hau Eskubide Sozialetako Departamentuak gidatzen du, Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako Zuzendaritza Nagusiaren bidez. 

 

  • Bigarren maila: Bideraturik dago Nafarroako gizarte-bazterketa aldizka ezagutzeko sistema bat sustatzera, departamentuetako adierazleen bilketa sistematikoari esker. Errealitate Sozialaren Behatokiak gidatua da eta inplikatutako departamentu guztien lankidetzarekin gauzatua. 

 

  • Hirugarren maila: Sare publikoko eta ekimen sozialeko espezialistek parte hartzeko sistema iraunkorra ezartzen du, baita bazterturik gertatzeko arriskuan dauden pertsonek ere gizarteratzearen arloko gaien gaineko ekintza publikoaren ebaluazioan. 

 

1. Planean aurreikusitako ekintza proposamenen gauzatzearen ebaluazio zuzena

Eskubide Sozialetako Departamentuak gidatuko du ekintza maila hau eta Nafarroako Gobernuko gainerako departamentuen lankidetzarekin eginen da. Gizarteratze Plan honetako neurriak barne daude, hiru faktore hauen arabera: 

  • Xedeak zenbateraino bete diren
  • Gastua exekutatzea
  • Egutegia betetzea

 
Eginkizun hori errazteko, plan honetan taula bana dago jarduketa eremu bakoitzean; bertan honako hau zehazten da: inplementatu beharreko neurriak, neurri horiek gauzatzeko ardura duen erakundea, ebaluatzeko kontuan hartu beharreko adierazleak, ebaluaziorako epea eta ezarritako aurrekontua.
 
Urteko ekitaldi bakoitzean aldi horretan ezarritako neurrien betetze-mailari buruzko informazioa aztertuko da eta neurriak betetzearen gaineko txostena eginen da, planaren jarraipenean ardura duten erakundeen esku egonen dena.
 
Planak indarra hartu eta handik bi urtera idatziz zehaztuko da garatutako neurrien prozesuari eta inpaktuari buruzko laburpena, egokitzat jotzen diren aldaketak sartuta.


2. Nafarroako gizarte-bazterketa ezagutzeko aldizkako sistema

 Jarduketa eremu bakoitzean aurreikusitako jarraipen adierazleez gain, adierazle sorta bat proposatzen da, Gizarteratze Plan Estrategikoan aurreikusitako neurrien inpaktua neurtzeko bidea ematen duena.
Inpaktu-adierazleak definitu dira gizarteratze planeko arlo guztietan planteatu diren gauzatze helburuen bidez.
 
 

Esparrua Helburu orokorra Adierazleak
Enplegua Gizarte bazterketako egoeran dauden pertsonentzat enplegu aukerak sortzea  Iraupen luzeko langabezia tasa (G/E)
 
Diru-sarrerarik gabeko etxeen tasa 
 
Langabezia tasa jatorriaren arabera
 
Ekonomia Pobreziaren tasa murrizteko behar diren baldintzak sustatzea  Pobrezia larriaren tasa, atalase autonomiko egonkorrarekin (G/E)
 
Pobrezia arriskuaren tasa (erlatiboa) (G/E)
 
EB jasotzearen tasa, biztanleria osoarekiko

 

Etxebizitza  Etxebizitza egokia bermatzea pertsona guztiei  Etxebizitza eskuratzeko beharra duten pertsonak
 
Osasuna Bazterketa prozesuetan dauden pertsonen osasunerako eskubidea erabat eraginkorra dela bermatzea  Depresio eta/edo antsietate aldietako adierazlea, alderatuz Gizarteratze-errenta jasotzen duen biztanleria Nafarroako gainerako biztanleekin, adin eta sexu taldeka..
 
Hezkuntza Aukera berdintasuna bermatzea hezkuntza esparruan  Eskola-uzte goiztiarraren tasa
 
Haurren eskolatzearen tasa gordina
 
Ikastetxeen indize sozioekonomikoa
 

 
 

3. Gizarteratze politiken ebaluazioan parte hartzeko sistema iraunkorra

Plan hau sortu zenean sustatu ziren parte-hartzeko ardatzei jarraitutasuna eman nahi zaie; izan ere, inplikatutako eragileak izan daitezke, alde batetik, betetzearen ebaluatzaileak eta gizarteratzearen arloko ekintza publikoa etengabe berrikusteko lerro baten sustatzaileak:
 

  • Administrazioarteko Batzordea, Eskubide Sozialetako Departamentuak gidatzen du eta honako hauek osatzen dute: Nafarroako Gobernuko departamentuetako ordezkariak, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko kide bat eta Iruñeko eta Tuterako udaletako bi ordezkari, biztanle gehien duten herriak baitira. Xedea da aztertzea departamentuetatik Foru Komunitate osoan detektatu diren beharrak, baita lurralde desberdinetan izan daitezkeen berariazko beharrak ere.  

 

  • Departamentu arteko lan saioak. Eskubide Sozialetako Departamentuak gidatuak dira eta Nafarroako Gobernuko Nafarroako Enplegu Zerbitzuko, Etxebizitza Zerbitzuko, Ogasun Departamentuko, Hezkuntza Departamentuko, Osasun Departamentuko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuko arduradunak daude. 

 

  • Gizarteratzeari buruzko talde fokalak Gizarteratzearekin lotura duten gizarte entitateekin: Pobreziaren kontrako Sarea, Cáritas, Gurutze Gorria eta Cermin 

 

  • Oinarrizko  Gizarte Zerbitzuetako lan taldea, Gizarte Zerbitzuen alor bakoitzeko ordezkari tekniko batek osatua. 

 

  • Lan saio sektorialak (Etxebizitza, Enplegua, Osasuna, Hezkuntza, Gizarte Zerbitzuak) Administrazio Publikoa (Nafarroako Gobernua eta toki entitateak)/ Hirugarren sektorea.
  • Gizarte zerbitzuen erabiltzaileak.

 
Helburua da gizarteratzearekin lotura duen berrikuspen lerro iraunkor bat mantentzea, lau urtetik behin egiten den plangintzaz gain eraldaketa sozialeko dinamikei berehala erantzunen dien lan aktiboko lerro bati bide ematea.

Fitxa

Legealdia: 
2015-2019
Departamentua: 
Eskubide Sozialetako Departamentua
Unitate arduraduna: 
Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako Zuzendaritza Nagusia (Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarteratze-lanaren Zerbitzua)
Tipo: 
Plana
Data azken gaurkotzea: 
2018/08/29, Asteazkena