Nafarroako lan autonomoaren plana 2017 - 2020 - Ekintzak

Nafarroako Lan Autonomoaren 2017-2020ko I. Plana 2017ko azaroaren 15eko Gobernu Bilkuran onetsi zen eta asmo handiko hainbat jarduketa bildu zituen, denek ere xede dutenak autoenpleguari ahal den babes handiena ematea eta enpresak sortzen laguntzea.
 
Helburua hori izaki, plana 8 ildo estrategiko hauetan antolatuta dago:
1. Langile autonomoen gaitasunak sustatzea.
2. Hobekuntza administrazio zerbitzuak ematean.
3. Ekintzailetza sustatzea.
4. Lan autonomoa finkatzea.
5. Emakume ekintzaile eta autonomoen gaineko ekintza plana.
6. Arriskuen prebentzioa eta lan osasuna.
7. Gizarte babesa eta porrotaren ondoko babesa.
8. Kolektiboaren posizionamenduaren hobekuntza.
 
Nafarroako Lan Autonomoaren Plana (2017-2020) jendartean ahalik eta gehien zabaldu dadin eta bildutako neurriak eraginkorrak izan daitezen Nafarroako Gobernuak Planaren zabalkudea bideratzeko neurriak garatuko ditu, herritarrek jarduketak zertan diren jakin dezaten. Neurri horietako bat izanen da Planaren edukia Navarraemprende web atarian argitaratzea.
Zabalkundeari esker, jende gehiagok izanen du Planaren berri eta jakinen du zer aukera ematen dituen autoenplegurako proiektuak abiarazi, sendotu edo hobetzeko.
Herritar guztiek planean bildutako neurrien berri izan dezaten, zabalkunderako zenbait tresna ezarriko dira planak indarra duen bitartean, garrantzi handikoa baita hala egitea.
Halaber, Plana sustatu duten entitateek urtero aurkeztu beharko dituzte planean dauden neurrien zabalkundea egiteko ekintzetarako planak, Nafarroako Gobernuak onets ditzan, Nafarroako Lan Autonomoaren Kontseiluak baliozkotzat jo ondoren. Plan horiek Nafarroako Gobernuak finantzatuko ditu, ekitaldi ekonomiko bakoitzerako aurrekontuan dagoen diruaren arabera.
 
Jarraipena: Nafarroako Lan Autonomoaren Kontseilua arduratuko da Nafarroako Lan Autonomoaren 2017-2020ko Planaren jarraipen-lanez.
Hala, bada, organo horrek behar duen informazio oro jasotzen ahalko du, baloratzeko noraino bete diren planean ezarritako ekintzak eta zer maila erdietsi diren, kontuan harturik planaren 6. atalean ezarritako adierazleak.
Horretarako, ondotik aipatzen diren entitateen laguntza jasoko da, aipatu adierazleak egiaztatzeko informazioa emanen baitute planaren ekintza bakoitzak erdietsitako maila zertan den frogatze aldera: Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Politika Ekonomikoaren Zerbitzua, Nafarroako Estatistika Zerbitzua eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nazionala.
 
Emaitzen ebaluazioa: lorturiko emaitzak ikusirik, Nafarroako Lan Autonomoaren Kontseiluak, hala behar bada, Planeko zenbait neurri berbideratzeko proposatuko dio Nafarroako Gobernuari, baita beste batzuk indartzeko ere, ekintza horiek gehiago tinkotu edo luzatzea  komeni bada, eragin onuragarria izan dutelako.
Nafarroako Lan Autonomoaren Planaren indarraldiaren azken urtean, Nafarroako Lan Autonomoaren II. Plana prestatzeari begira, erdietsi diren betetze mailak neurtzeko azken ebaluazio bat eginen da, adierazleek eta finkatu helburuek ekintzaz ekintza erakusten dituzten emaitzen bitartez. 

Fitxa

Legealdia: 
2015-2019
Departamentua: 
Garapen Ekonomikorako Departamentua
Unitate arduraduna: 
Lan Zerbitzua
Tipo: 
Plana
Data azken gaurkotzea: 
2019/10/28, Astelehena