Nafarroako Lurraldeari buruzko Informazio Sistema – SITNAren 2016-2019 eperako Plan Estrategikoa- Ekintzak

Nafarroako Lurraldeari buruzko Informazio Sistemaren (SITNA) 2016 – 2019 aldirako plan estrategikoa 2016ko urriaren 18an egin zen  bilkuran onetsi zuen haren kide anitzeko organoak, hau da, SITNAko Koordinazio Batzordeak. Lehenago, parte-hartze publikorako prozesua egina zuen. Horretarako, plana argitaratu zuen Gardentasunaren Atarian (Plan eta Programen Atala), 2016ko maiatzaren 20an, eta lurraldekako lau saio egin zituen, garapenerako agentzien bitartez antolaturik. Izan ere, agentzia horiek berebiziko laguntza eman zuten. Saioak toki hauetan gauzatu ziren:

Tafalla: Erdialdea Garatzeko Partzuergoak antolatua, Tafallako Herriko Etxean (Nafarroa Plaza, 5). Ekainaren 9an.
Estella-Lizarra: Teder elkarteak bere egoitzan antolatua (Bellviste k. 2).  Ekainaren 14an.
AntsoainCederna Garalur Elkarteak antolatua, Nafarroako Landa Garapenerako Zentroan ( Berriobide, 40). Ekainaren 16an
 
Plan Estrategikoa izatea bera eta hura urteko jarduketa planetan garatzea, bakoitza bere betearazpen txostenarekin, arauturik daude azaroaren 11ko 255/2015 Foru Dekretuaren 11. artikulutik 13.era bitartean. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko informazio geografikoaren tratamendua arautzen du foru dekretu horrek (236. NAOa, 2015eko azaroaren 25a).

Planaren helburua da indarrean dagoen bitarteko xedeak eta ekintzak zehaztea, Nafarroako 2018-2023ko Plan Kartografikoaren garapenari lekua eginez, hura ere aurreikusia baitzen arestian aipatu foru dekretuan. Informazio geoespaziala nola txertatu eta mantendu behar den ezartzea da, beraz, asmoa, baita hura bideratzea ere hainbat bidetatik berrerabil dadin, mota guztietako produktuak sortuz paradigma berri baten barnean; hots, izan dadin informazioaren gizarteak herritarren zerbitzura jartzen duen azpiegitura bat, lurraldeari lotua.

SITNAren 2020-2023rako Plan Estrategikoak azterketa historiko xehea ez ezik, teknologia, zerbitzu eta etorkizuneko premien azterketa ere egiten du, sistemaren garapenari erantzuna eman nahirik bilakaera etengabe eta bizi-bizian ari den ingurune sozial eta teknologikoan.

Hona hemen SITNAren 2020-2023rako Plan Estrategikoaren helburu generikoak:

• Segurtatzea informazioa eskuragarri dagoela erabiltzaile bakoitzak behar duen unean eta behar dituen baldintzetan.
• Metaturiko informazioaren erabilgarritasunik hoberena segurtatzea. Ez da aski informazioa eskura izatea; beharrezkoa da erabiltzaile izan daitekeenak haren eskuragarritasunaren berri izatea eta gai izatea hura erabiltzeko.
• Sistema, gaur egungo premiei erantzuteko ez ezik, etorkizuneko beharrak asetzeko gai izateko diseinatzea, informazioa garaiz eguneratuz.
• Erabakiak hartzeko informazio eskaintza ahalik eta hoberena izatea: sistemak informazio eguneratuagoa eta kalitate handiagokoa eskaini behar du.
• Informazioaren, esperientzien eta prozeduren trukea sustatzea bai sistema osatzen duten unitateen artean, bai unitate horien eta sistema erabiltzen duten pertsonen artean.
• Informazioaren gaineko gardentasuna eta zerbitzuen kalitatea hobetzea.
• Datuen eta prozesuen segurtasuna bermatzea.

Horretarako, 5 jomuga handi finkatu dira, eta haien barrenean 19 helburu, 37 ildo estrategiko garatzen dituztenak, 137 ekintza zehatzen bidez gauzatzekoak.

1. jomuga. Efizientzia kudeaketan


1.1. helburua: Sistemaren antolaketa eta funtzionamenduari eustea.
1.2. helburua: SITNAren proiektuak koordinatzea departamentuen eta parte hartzen duten bertze entitate batzuen proiektu eta ekimenekin.
1.3. helburua: SITNAren sinkronizazioa ekoizpen eta jarduera kartografikoarekin (Kartografia Atala).
1.4. helburua: Finantziaketa bermatzea eta efizientzia ebaluatzea.
1.5. helburua: Tracasa identifikatzea SITNA garatzeko baliabide teknologiko eta enpresarialaren gisa.

2. jomuga. Informazioa osatzea

2.1. helburua: Nafarroako lurraldeari dagokion informazioaren osotasuna.
2.2. helburua: Datu eta prozesuen dokumentazioa.
2.3. helburua: Nafarroako lurraldeari dagokion informazioaren kudeaketa.
2.4. helburua: Bistaratzeko ingurune berriak eta formatu berriak erraztea, estandarizazioari bulkada emanez.
2.5. helburua: Sistemaren sarrerak planifikatzea eta indartzea.
2.6. helburua: Jabetzaren bermea eta berrerabilpenaren sustapena.

3. jomuga. Hedapena zabaltzea

3.1. helburua: Erabiltzaile mota desberdinen beharrei erantzutea, prestazioak pertsonalizatuz.
3.2. helburua: Eginkizun eta agertoki guztiei arreta ematea.

4. jomuga. Ezagutzaren kudeaketa

4.1. helburua: Prestakuntza.
4.2. helburua: Ezagutzaren kudeaketa.
4.3. helburua: Parte-hartzea eta komunikazioa.

5. jomuga. Lankidetza eta elkarlana

5.1. helburua: Elkarlana maila instituzional guztiekin.
5.2. helburua: Lankidetza bertze ekimen batzuekin.
5.3. helburua: Lankidetza IKT enpresekin.

Fitxa

Legealdia: 
2015-2019
Departamentua: 
Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentua
Unitate arduraduna: 
Lurraldeko Informazio Sistemen Atala. Informazio Sistema Korporatiboen Zerbitzua. Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren Zuzendaritza Nagusia
Tipo: 
Plana
Data azken gaurkotzea: 
2017/05/30, Asteartea