Nafarroan herritarren parte-hartzea sustatzeko plana 2017-2019 - Ekintzak

Egungo Gobernuak adierazi du konpromisoa duela herritarren parte-hartzearekin, eta hala jaso du 2015-2019 urteetako Akordio Programatikoan.  

Plan hau Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuak sustatu zuen, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuarekin koordinazio estuan arituz, eta Nafarroako Gobernuko gainerako departamentuen elkarlana ere eskatu zuen. Planaren xedea da Gobernuari laguntzea, herritarren parte-hartzea sustatzeari dagozkion erabaki eta neurri koherenteak har ditzan. Planaren eginkizuna izanen da Gobernuari eta toki entitateei, lehentasunez, laguntzea helburu hori lortzeko, bai eta beste entitate ekonomiko eta sozial batzuei ere, parte-hartzea sar dezaten beraien funtzionamenduan eta kudeaketa ereduan.  

Parte hartzeko prozesua bide desberdinetatik antolatu zen:

 Lehenengo eta behin, planari buruzko jendaurreko jardunaldi bat egin zen 2016ko maiatzaren 19an, NAPIn; bertan aurkeztu ziren plana eta planak bete beharreko parte-hartze prozesua.  

Aurkezpena egin ondoren, 2016ko maiatzean eta ekainean 6 mahai sektorial bildu ziren, eta ekarpenak eta proposamenak bidaltzeko aukera izan zen hortik aurrera, Gobernu Irekiaren atariaren bidez.

 

2016ko irailean eta urrian, eztabaidarako 5 mahaiak bildu ziren, eta foro bat ireki zen, online, planaren alderdi zehatzago batzuei buruz hitz egiteko. Epe horretan, halaber, plana jendaurrean jarri zen, herritarrek egoki jotzen zituzten ekarpenak, iradokizunak eta alegazioak aurkez zitzaten.  

Amaitzeko, 2016ko azaroan itzulera jardunaldi bat egin zen, eta bertan aurkeztu zen bai amaierako txostena, prozesu osoan zehar jasotako proposamenak biltzen zituena, bai horren gainean hartutako erabakiak.  

Nafarroako Gobernuak Herritarren parte-hartzea sustatzeko plana onetsi zuen 2017ko ekainaren 21ean.  


 

Fitxa

Legealdia: 
2015-2019
Departamentua: 
Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentua
Unitate arduraduna: 
Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusia
Tipo: 
Plana
Data azken gaurkotzea: 
2019/08/21, Asteazkena