Zahartzaro aktibo eta osasungarrirako Nafarroako estrategia 2017-2022 - Ekintzak

 
2018-2019 Ekintza Plan Globalak ekintzak garatu eta zehazten ditu Nafarroako zahartze aktibo eta osasuntsuaren Estrategiaren barnean. Osasunaren Departamentuarteko Kontseiluaren 2018ko martxoaren 23ko bileran biak onetsi ziren.
 
Planak hamar jarduketa-alorretako ekintzak zehazten ditu, hiri ardatz hauetan antolaturik:

  • 1. ardatza. Bizitza aktibo eta osasungarriko proiektuak:
    • Bizimodu eta ingurune osasungarriak
    • Ikaskuntza eta aisialdia
    • Irudi soziala eta gizarte positiboa
    • Gizartearen parte-hartzea
  • 2. ardatza. Ingurune lagunkoiak adinekoekiko eta eskualde-garapena
    • Hiri, herri eta auzo lagunkoiak
    • Berrikuntza eta eskualde-garapena
    • Ikerketa eta prestakuntza
    •  
  • 3. ardatza. Zerbitzu eta prestazio sozial eta ekonomikoak
    • Osasun, gizarte eta erkidego zerbitzuak
    • Besteak zaintzea, norbera zaintzea
    • Segurtasun ekonomikoa eta ostatu egokiak

 
Planak gobernantzako organo eta tresna hauek baliatuko ditu:  zuzendaritza-batzorde bat, honako zuzendari hauek osatua: Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritzakoak, Autonomiarako Nafarroako Agentziakoak eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutukoak; eta segimendu-batzorde bat, zuzendaritza horietako teknikariek osatua. Koordinazio lana NOPLOIren esku dago.
 
Segimendua eta monitorizazioa egiteko, zehaztu da ebaluazio-txostenak eginen direla urtero eta adierazle-panel bat ere erabiliko dela, Planean bertan adierazi bezala.

 
 

Fitxa

Legealdia: 
2015-2019
Departamentua: 
Osasun Departamentua
Unitate arduraduna: 
Gizarte Osasuna Sustatzeko Zerbitzua
Tipo: 
Plana
Data azken gaurkotzea: 
2018/10/29, Astelehena