Arrizabalaga Idiáquez Amaia

 
 

 
Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentua

Kabineteko burua
 
Amaia Arrizabalaga Idiáquez


Izendapena

Foru Agindua, 2019ko abuztuaren 7koa,  Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kotseilariak emana, Amaia Arrizabalaga Idiaquez andrea Kabineteko burua izendatzen duena. 


Harremanetarako

Tomás Caballero Parkea, 1. Eraikina
"Fuerte del Principe II", 6. solairua
31005 Iruñea
Tfnoa.: 848 424702
amaia.arrizabalaga.idiaquez@navarra.es

 
Datu biografikoak

1969an Lazkaon jaiotakoa. Ezkongabea eta seme batekin.

Lettres Modernes por Cluny I.S.E.I.T. eta Itzulpen-Interpretazioan lizentziaduna da Madrilgo Europako Unibertsitatearen eskutik. 2001ean Ikus-entzunezko Proiektuen Gidoi Garapena ikastaroa burutu zuen CE-rem MEDEA programaren baitan.

Ingelesa, frantsesa eta euskara hitz egiten du.

Bere ibilbide profesionala 1995ean hasi zuen 2003arte, sektore pribatuan arte eszeniko eta ikus-entzunezko arloaren baitan Benicassim Nazioarteko Jaialdiaren eta Esparrago Rock Jaialdiaren zuzendaritza-taldearen kide bezala. Denboraldi horretan Donostiako Zinemaldian, Canal + edota Lola Films-entzat Europar Zinema Akademiaren Sarietan lan egin zuen.

2003. urtean automobilgintza enpresa baten (Cauchopren, S.L. – Irun) zuzendaritza idazkari bezala egin zuen lan. 2010ean Kanpo Arazoetako Ministerioarentzat zinpeko ingeles Itzultzaile-interprete moduan egin zuen lan.

2004-2001 urteen bitartean, Nafarroako Parlamentuko EAJ-ren parlamentariaren parlamentuko laguntzaile izan zen. 2007-2001 urteen bitartean jarduera honekin jarraitu zuen Nafarroa Bai-ren koalizioaren Permanenteko idazkari gisa arituz.

2011an Nafarroa Bai-ko parlamentuko laguntzaile bezala jarraitu zuen eta 2012-2015 urteen bitartean funtzio berak egiten jarraitu zuen Manu Ayerdi eta Patxi Leuz ez adskribatuta parlamentarientzat. 2015ean, Garapen Ekonomikoko kontseilariaren Kabinetearen Idazkaritzako arduraduna izendatu zuten; gaur egun arte izan duen kargua.

EAJ-ren Napar Buru Batzarraren kide da.

2019ko abuztuan Garapen Ekonomikoko kontseilariaren Kabineteko buru izendatu zuten.

Eginkizunak

1. Kontseilariari laguntza, aholkularitza eta berehalako laguntza ematea.

2. Kontseilariaren Kabineteko Zuzendaritza.  

Zein jarduera publiko eta pribatutarako jaso duen baimena

Ez du inolako jarduera publiko edo pribaturik bateragarritasun eskaera beharrezkoa duenik.

Ordainsariak

Soldata: 54.762,54 euros, 2019rako gordina/urtean.

Kargua uztean jasotako kalte-ordainak, halakorik bada

Batere ez.

Onura Sozialak eta gauzatan ordaintzea

Ez du halakorik jasotzen.

2019/08/08, Osteguna