Erdociain Saralegui Alicia

 
 

 
Gobernuko Lehedakaritza

Kabineteko Zuzendaria
 
Alicia Erdociain Saralegui


Izendapena

Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren 40/2019 Foru Dekretua, abuztuaren 6koa, Alicia Erdociain Saralegui andrea Lehendakariaren kabineteko zuzendaria izendatzen duena. 


Harremanetarako
Karlos III.na etorbidea 2 - 1. solairua
31002 Iruñea
Tfnoa.: 848426044
alicia.erdociain.saralegui@navarra.es

 
Datu biografikoak

Iruñean jaio zen 1976. urtean.

Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua da Nafarroako Unibertsitatean eta IFES Institutoan Heziketa Presentzialan titulua du (2011).

IFES Institutoan Bitartekaritza eta Gatazken Konponbidea ikastaroak egin ditu, baita Lokuzio Teknikei buruzkoak CTL Eskolan, Ahots-Teknikari buruzkoak, Komunikazio Instituzionala eta Irudi Korporatiboa, Komunikazio Trebetasunak eta Bilerak prestatzeko Teknikak ikastaroak egin ditu ere. Halaber, Informatika-ezaguerak ditu, eta wordpress eta sare sozialen erabilera ezagutzen du.

Ingeles maila ertaina eta oinarrizko frantsesa ditu.

Bere ibilbide profesionala hasi zuen SER Katean kazetari bezala2000-2012, azken lau urteak eszedentzian). 2008 eta 2011 bitartean, Nafarroako Gobernuaren Ordezkaritzaren Komunikazioko aholkulari teknikoa izan zen. 2011-2012 urteetan, Nafarroako Gobernuko Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuko burua izan zen.

2012ko azarotik 2014ko urria arte Good Job Communication enpresako bazkidea eta langilea izan da. 2015etik gaur egun arte, Nafarroako Alderdi Sozialistaren Komunikazio arduraduna izan da.

Gainera, EFE agentziarekin, Colpisa agentziarekin, Diario de Noticias, Tele 5 eta Canal 4 Localia Nafarroa komunikabideekin lankidetzan aritu da. Halaber, mahai-inguruetako moderatzaile eta Erakunde eta entitate desberdinetarako ekitaldi aurkezlea izan da, besteak beste, Kalitaterako Nafarroako Fundazioa, Tafallako Udala, etab.

Irakaskuntza arloan, Komunikazio Teknikei eta Gaitasunei buruzko modulua irakatsi du, IFES Institutoko Adimen Emozionala ikastaro batean (2011), IFES Institutoan Komunikazio Teknikei eta Gaitasunei burusko ikastaroa (2011-2012) eta UGT Nafarroarentzako Laneko Antolakuntza, Komunikazioa, Lankidetza eta Negoziazioa (2014) ikastaro bat irakatsi du.

2019ko abuztuan, Lehendakariaren Kabineteko zuzendaria izendatua izan da.

Eginkizunak

1. Lehendakariari laguntza, aholkularitza eta berehalako laguntza ematea.

2. Lehendakariaren Kabineteko Zuzendaritza.  

Zein jarduera publiko eta pribatutarako jaso duen baimena

Ez du inolako jarduera publiko edo pribaturik bateragarritasun eskaera beharrezkoa duenik.

Ordainsariak

Soldata: 58.836,54 euros, 2019rako gordina/urtean.

Kargua uztean jasotako kalte-ordainak, halakorik bada

Batere ez.

Onura Sozialak eta gauzatan ordaintzea

Ez du halakorik jasotzen.

2019/08/08, Osteguna