Goñi Lacabe Amaia

 
 

 
Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentua
Funtzio Publikoko Zuzendari Nagusia
 
Amaia Goñi Lacabe


Izendapena

102/2019 FORU DEKRETUA, abuztuaren 14koa, Amaia Goñi Lacabe andrea Funtzio Publikoko zuzendari nagusi izendatzen duena. 

Harremanetarako
Karlos III.na etorbidea 2, 1. solairua
31002 Iruñea
Tfnoa: 848 427080
amaia.goni.lacabe@navarra.es

 
Datu biografikoak

Iruñean jaio zen 1975. urtean. Ezkonduta dago eta hiru seme-alaba ditu.

Zuzenbidean lizentziatua da Nafarroako Unibertsitate Publikoan eta graduondoko ikasketak egin ditu unibertsitate berean, "Zuzendaritza eta Kudeaketa Publikoan Aditua" titulua eskuratuz. Zuzenbide Publikoaren eta Giza Baliabideen arloetan hainbat ikastaro egin ditu bere prestakuntza osatzeko. Halaber, Administrazio Zuzenbideari, Funtzio Publikoaren eta Sindikatuen Funtzioko Erregimeneari buruzko ikastaroak ere eman ditu foro batzuetan.

Frantsesez eta ingelesez hitz egiten du, eta azken honen C2 titulua du.

Administrazio Zuzenbidean espezializatuta dago Funtzio Publikoaren, Giza Baliabideen eta Sindikatuen Zuzenbidearen arloan.

Nafarroako Gobernuko funtzionarioa da 2007an gainditutako oposizio bidez TAP Arlo Juridikoko plaza lortuz.

Aurretik, 2001 eta 2007 bitartean, TAP Arlo Juridiko gisa aritu zen Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen Departamentuan.

Oposizioren bidez kargua lortu ondoren, 2007-2011 legegintzaldian Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Inspekzio Orokorreko eta Sindikatu Gaietako Arloko Burua izan zen.

2011-2015 legegintzaldian Zuzendaritza Nagusi bereko Laneko Antolaketa eta Lan Harremanetako Zerbitzuko zuzendaria izan zen.

Azken legealdian Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren kargua hartu zuen.

2019ko abuztuan, Funtzio Publikoko zuzendari nagusi gisa berretsi dute.

Zein erakunde publiko eta sozietatetako kide anitzeko organo eta administrazio kontseiluetan parte hartzea

Laister argitaratuko da.

Zein jarduera publiko eta pribatutarako jaso duen baimena

Ez du inolako jarduera publiko edo pribaturik bateragarritasun eskaera beharrezkoa duenik

Ordainsariak

Soldata: 64.468,88 euro, 2019rako gordina/urtean.

Kargua uztean jasotako kalte-ordainak, halakorik bada

Batere ez.

Onura Sozialak eta gauzatan ordaintzea

Ez du halakorik jasotzen.

2019/08/15, Osteguna