Iribarren Corera Jesús

 
 

 
Osasun Departamentua
Kabineteko burua
 
Jesús Iribarren Corera


Izendapena

Foru Agindua, 2019ko abuztuaren 14koa,  Osasun kotseilariak emana, Jesús Iribarren Corera jauna Kabineteko burua izendatzen duena. 


Harremanetarako

Bakearen plaza z/g, 2. solairua,
31002 Iruñea
gabinete.salud@navarra.es

 
Datu biografikoak

Iruñean jaio zen 1970. urtean. Ezkonduta dago.

Informazio Zientzietan lizentziatua da Nafarroako Unibertsitatean (1993), eta komunikazio eta sare sozialetako hainbat ikastaroekin bere prestakuntza osatu du.

EGA eta C1 euskara-tituluak ditu eta frantsesean oinarrezko jakite-maila ere badu.

Bere ibilbide profesionala Diario de Navarra egunkarian hasi zuen 1991. urtean. Hurrengo urtean Navarra Hoy eta Diario de Noticias egunkarietan lan egin zuen. Azken egunkari honetan lan-ibilbide gehiena eman du, lehen gizarte gaietan espezializatutako erredaktore gisa eta, 2006az geroztik erantzukizun karguak bete zituen Gizarte sailako burua bezala.

2009-2014 aldian, Lehen Mailako Arretan espezializatutako Garapenerako Gobernuz Kanpoko erakundea den Nafarroako Medicus Mundiren komunikazioa, marketina, barne komunikazioa eta hezkuntza saileko arduraduna izan zen. Tarte horretan “El Sur” osasun lankidetzan espezializatutako aldizkaria zuzendu zuen eta “Latinoamerikako osasun sistemen eraldaketako gakoak” liburua koordinatu zuen.

Halaber, hainbat arlotan aritu da: Memoria Historikoa (Pamiela argitaletxeren "Paco de Eizagirre, Gudari baten memoriak" liburuaren idazlea); Euskera (Eusko Ikaskuntzaren "Eleria" aldizkaria), Herritartasuna, Bizikidetza eta Pluralismoa Unesco katedra (UPNA-NUP), Nafarroako Eskola Kontseilua, Pobreziaren eta Gizarte Bazterketaren kontrako Sarea, San Fermin peñen Federazioa (“Peña La Jaranaren historiako 75 urte” liburuaren koordinazioa) edo tokiko garapena eta despopulatzea.

2018. urtean Nafarroako Kazetariak Elkartearen “Teobaldo” kazetaritza saria jaso zuen, Kultura atalean.

2019ko abuztuan, Osasun kontseilariaren Kabineteko buru izendatu dute.

Eginkizunak

1. Kontseilariari laguntza, aholkularitza eta berehalako laguntza ematea.

2. Kontseilariaren Kabineteko Zuzendaritza.  

Zein jarduera publiko eta pribatutarako jaso duen baimena

Ez du inolako jarduera publiko edo pribaturik bateragarritasun eskaera beharrezkoa duenik.

Ordainsariak

Soldata: 54.762,54 euros, 2019rako gordina/urtean.

Kargua uztean jasotako kalte-ordainak, halakorik bada

Batere ez.

Onura Sozialak eta gauzatan ordaintzea

Ez du halakorik jasotzen.

2019/08/20, Asteartea