López Vera Pedro Andrés

 
 

 
Lurralde Kohesiorako
Departamentua
Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendari Nagusia
 
Pedro Andrés López Vera


Izendapena

202/2019 Foru Dekretua, abuztuaren 28koa, Pedro Andrés López Vera jauna Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusi izendatzen duena. 

Harremanetarako
San Ignacio Etorbidea, 3
31002 Iruñea
Tfno.: 848427405
pedro.lopez.vera@navarra.es

 
Datu biografikoak

1964 Iruñean jaio zen. Ezkonduta dago eta seme bi ditu.

Arkitektura ikasi zuen Nafarroako Unibertsitateko Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan (1991) eta hirigintza, lurralde-ordenamendu, eraikuntza eta ingurumenaren alorreko ikastaro ezberdinak burutu ditu.

Bere ibilbide profesionala BLB arkitektura estudioan bazkide eta arkitekto moduan hasi zuen (1991-1995). Geroago, Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lur-Ordenamendu eta Etxebizitza Sailean atxikitako arkitekto moduan egin zuen lan (1995-2007). Bere lana obren ikuskaritza eta libre zein babestutako etxebizitzen dosierren gainbegiratzean oinarritu zen (V.P.O y V.P.T).

Halaber, 2007tik 2019ko abuztura, Nafarroako Gobernuko Presidentetza, Justizia eta Barne Departamentuan lan egin zuen arkitekto moduan. Urte hauetan zehar, besteak beste, Segurtasunaren Hiria, Elizondoko Foru-Poliziaren komisaria berriaren eraikuntza edota etorkizunean Aranguren-en eraikiko den Foru-Poliziaren egoitzaren garapena bezalako Barne Saileko Zuzendaritza Orokorreko proiektu estrategiko ezberdinetan kudeaketa eta garapen lanetan aritu zen. Nafarroako Artxibo Orokor Zaharraren birmoldaketan datzan Nafarroa Jauregiaren berrantolaketa funtzionalaren Plan Nagusia ere kudeatu eta garatu zuen.

2019ko abuztuan, Lurralde Kohesiorako Departamenduaren Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendari Nagusi izendatua izan zen.

Zein erakunde publiko eta sozietatetako kide anitzeko organo eta administrazio kontseiluetan parte hartzea

Laister argitaratuko da.

Zein jarduera publiko eta pribatutarako jaso duen baimena

Ez du inolako jarduera publiko edo pribaturik bateragarritasun eskaera beharrezkoa duenik

Ordainsariak

Soldata: 59.843,14 euro, 2019rako gordina/urtean.

Kargua uztean jasotako kalte-ordainak, halakorik bada

Batere ez.

Onura Sozialak eta gauzatan ordaintzea

Ez du halakorik jasotzen.

2019/08/29, Osteguna