Martínez Ortigosa Rosario

 
 

 
Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentua
Berrikuntzako Zuzendari Nagusia
 
Rosario Martínez Ortigosa


Izendapena

232/2019 Foru Dekretua, irailaren 18koa, Rosario Martínez Ortigosa andrea Berrikuntzako zuzendari nagusi izendatzen duena. 

 
Datu biografikoak

Iruñean jaio zen 1976. urtean. Ezkonduta dago, eta bi alaba ditu.

Zientzia Fisikoetan lizentziatu zen Zaragozako Unibertsitatean (1999), eta Materialen Ingeniaritzako doktore egin zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan (2010), estaldura nanoegituratuen garapenari eta horren karakterizaziorako teknikei buruzko tesiarekin.

2000. urtean, Nafarroako Industria Elkarteko (NIE) Ingeniaritza Aurreratuko Zentroan teknologoak trebatzeko beka eman zioten. Handik bi urtera, NIE bertan hasi zen lanean, eta analisi eta karakterizazio superfizialeko laborategiaren arduraduna izan zen. Halaber, baliabideak planifikatzeko eta kudeatzeko lanak egin zituen, eta estatuko nahiz Europako ikerketa-proiektuetan hartu zuen parte. Azaleren ingeniaritzako ikerketaren ildo berean, hainbat artikulu argitaratu ditu aldizkari espezializatuetan, eta ekarpenak egin ditu estatuko eta nazioarteko biltzarretan.

Ibilbide profesionaleko etapa horretan zehar, esku hartu zuen Nafarroako eta Espainiako beste eskualde batzuetako enpresekin, berrikuntza-sektorearen barnean, I+G+b proiektuak kudeatzen eta garatzen laguntzen eta administrazio ezberdinetan laguntza-bide ezberdinak aztertzen.

2011tik gaur arte energia eolikoaren sektorean lan egin du Gamesako materialen laborategiko arduradun bezala, zehazki taldeen eta baliabideen kudeaketan eta I+G proiektuak garatzen.

2019ko irailean, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Berrikuntzako zuzendari nagusi izendatu dute.

Zein erakunde publiko eta sozietatetako kide anitzeko organo eta administrazio kontseiluetan parte hartzea

Laister argitaratuko da.

Zein jarduera publiko eta pribatutarako jaso duen baimena

Ez du inolako jarduera publiko edo pribaturik bateragarritasun eskaera beharrezkoa duenik

Ordainsariak

Soldata: 58.836,54 euro, 2019rako gordina/urtean.

Kargua uztean jasotako kalte-ordainak, halakorik bada

Batere ez.

Onura Sozialak eta gauzatan ordaintzea

Ez du halakorik jasotzen.

2019/09/18, Asteazkena