Martón Pérez Miriam

 
 

 
Eskubide Sozialetako Departamentua
Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Zuzendari Kudeatzailea
 
Miriam Martón Pérez


Izendapena

196/2019 Foru Dekretua, abuztuaren 28koa, Miriam Martón Pérez andrea Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Zuzendari Kudeatzaile izendatzen duena, erakunde autonomoa, Eskubide Sozialetako Departamentuari atxikita dago. 

Harremanetarako
Tomás Caballero parkea, 1
Ed. "Printzearen gotorlekua II", 2. solairua
31005 Iruñea
Tfnoa.: 848424433
Fax: 948246904
mirian.marton.perez@navarra.es
 

 
Datu biografikoak

1974an Tuteran jaiotakoa, baina jatorriz Valtierrakoa. Ezkonduta dago eta seme bi ditu.

Psikologian lizentziaduna da Salamanca-ko Unibertsitatetik eta Lan Zientzietan Errioxako Unibertsitatearen eskutik. Master bat dauka Laneko Arriskuen Prebentzioan.

Bere ibilbide profesionala Administrazio Publikoko Nafarroako Institutuan (INAP) hasi zuen Laneko Psikologo eta 1997tik 1997arteko erakundeen inguruko programa batean. Geroago, 1999 eta 2003 urteen bitartean, “Sinergium” enpresako giza baliabideen sailean lan egin zuen aholkulari moduan.

2002 urtetik aurrera UGT-ren Enpleguaren Osoko-Zentroan hasi zen hasiera batean lan orientatzaile moduan eta geroago, 2014-2016 urteen bitartean, Enplegu Zerbitzuaren zuzendari moduan.

2016tik 2018ra orientazio, formazio eta txertatze programak burutzen dituen “Acción Laboral” enpresan lan egin zuen lurralde-ordezkari moduan. 2018tik gaur egun arte Nafarroako Gobernuaren Kulturarteko Bitartekaritza Taldearen koordinatzailea izan da Iruñeako Gurutze Gorrian.

2019ko abuztuan, Eskubide Sozialetako Departamenduko erakunde autonomoa den Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaile izendatu zuten.

Zein erakunde publiko eta sozietatetako kide anitzeko organo eta administrazio kontseiluetan parte hartzea

Laister argitaratuko da.

Zein jarduera publiko eta pribatutarako jaso duen baimena

Ez du inolako jarduera publiko edo pribaturik bateragarritasun eskaera beharrezkoa duenik

Ordainsariak

Soldata: 69.505,24 euro, 2019rako gordina/urtean.

Kargua uztean jasotako kalte-ordainak, halakorik bada

Batere ez.

Onura Sozialak eta gauzatan ordaintzea

Ez du halakorik jasotzen.

2019/08/29, Osteguna