Formatuak

Egituratutako datuen formatuetan argitaratzen da informazioa, programazio-lengoaiek automatikoki erabiltzea errazteko. Hori horrela, argitaratutako informazioa ahalik eta gehien berrerabiltzeko xedea betetzeko ahalegina egiten da.

Hauek dira datuak argitaratzeko gehien erabilitako formatuak:

  • Icono CSV (Comma-separated values)

    Komaz bereizitako balioak CSV fitxategiak datuak taula-formatuan azaltzeko formatu ireki arrunteko dokumentu motak dira. Zutabeak koma bidez (edo puntu eta koma) banatzen dira eta zerrendak lerro-jauzi bidez.

    Informazio gehiago http://tools.ietf.org/html/rfc4180
  • Icono DWG (Drawing Database File)

    Drawing (DWG) marrazketa konputarizatuko fitxategi informatikoko formatu bat da, nagusiki AutoCAD programak erabiltzen duena, AutoDesk konpainiaren produktua. Artxibo-formatu hori de facto estandar bihurtu denez, Free Software Foundationek LibreDWG liburutegiak sortzea ezarri du lehentasunezko helburutzat, OpenDWG.2 liburutegi ez-libreen antzera. DWG fitxategiek marrazkiaren informazioa hiru dimentsiotan gordetzen dute, modu bektorialean.

    Informazio gehiago https://es.wikipedia.org/wiki/DWG
  • Icono GTFS (General Transit Feed Specification)

    Garraio publikoko feed-en zehaztapen orokorrak (GTFS) formatu komun bat definitzen du garraio publikoko ordutegietarako eta horiei lotutako informazio geografikorako. GTFS "feeds" ei esker, garraio publikoko enpresek beren garraio-datuak argitaratzen dituzte eta programatzaileek datu horiek modu elkarreragilean kontsumitzen dituzten aplikazioak idazten dituzte.

    Informazio gehiago https://developers.google.com/transit/gtfs/
  • Icono JSON (JavaScript Object Notation)

    JavaScript-eko objektuen letrazko adierazpidean oinarritutako datuen trukerako formatu arina da. Sintaxi arrunta duenez, nabigatzaileetan errazago erabiltzen da. Horrez gain, duen laburtasunak bezeroaren eta zerbitzariaren arteko datu-fluxuaren tamaina murrizten du.

    Informazio gehiago http://json.org/json-es.html
  • (Keyhole Markup Language)

    XML gramatika da eta ereduak sortzeko eta funtzio geografikoak biltzeko fitxategi-formatua, hala nola nagusiki mapa-aplikazioetan azalduko diren puntuak, lerroak, irudiak, poligonoak eta ereduak biltzeko. KML aplikazioen artean tokiak eta informazioa partekatzeko erabiltzen

    Informazio gehiago http://es.wikipedia.org/wiki/KML
  • Icono ODS (OpenDocument Spreadsheet)

    Datu aktiboen edukiontzia da, hau da, erabakiak eta eragiketak eusten laguntzen duten eragiketa-datuen edukiontzia. Kalkulu-orriak biltegiratzeko fitxategi-formatu irekia eta estandarra da; informazioa zerrenda eta zutabeetan antolatutako gelaxketan azaltzen du eta gelaxka bakoitzak beste gelaxkekiko erreferentzia erlatibo edo absolutuei buruzko datuak edo formulak jasotzen ditu.

    Informazio gehiago http://en.wikipedia.org/wiki/ODS
  • Icono RSS (Really Symple Sindication)

    Web orrialdeetako edukia banatzeko XML formatua da. RSS iturrian erregistratutako erabiltzaileei informazioa argitaratzen laguntzen die, nabigatzailea erabili beharrik gabe, formatu horretan espezializatutako softwarea erabilita.

    Informazio gehiago http://es.wikipedia.org/wiki/RSS
  • Icono SHP (Shapefile)

    Shapefile ESRI konpainiak garatutako datu espazialen jabetza-formatu estandarra da (Geografia Informazioko Sistema) eta geometria nahiz informazio alfanumerikoa jasotzen ditu. Formatu hori ez dago informazio topologikoa gordetzeko prestatuta.

    Informazio gehiago http://es.wikipedia.org/wiki/Shapefile
  • Icono XLS (Microsoft Office Excel)

    Microsoft Office Excel Microsoften jabetza-formatua da; informazioa zerrenda eta zutabetan antolatutako gelaxketan azaltzen du eta gelaxka bakoitzak beste gelaxkekiko erreferentzia erlatibo edo absolutuei buruzko datuak edo formulak jasotzen ditu.

    Informazio gehiago http://es.wikipedia.org/wiki/Microsoft_Excel
  • Icono XML (eXtensible Markup Language)

    W3C-k garatutako etiketen metalengoaia hedagarria da, hainbat beharretarako lengoaiak definitzeko aukera ematen duena. Hainbat plataformaren artean egituratutako informazioa trukatzeko estandarra da.

    Informazio gehiago http://www.w3.org/standards/xml/core
  • Icono XSD (XML Schema Definition)

    XML dokumentu baten egitura definitzeko formatua da XSD. XSDk aurreko DTD formatua ordezten du, eta XML egitura xehetasun gehiagorekin definitzeko funtzionaltasuna gehitzen du.

    Informazio gehiago https://es.wikipedia.org/wiki/XML_Schema