Apezteguia Morentin Ignacio

 
 

 
Kulturako eta Kirolako Departamentua
Vianako Printzea Erankudea-Kulturako Zuzendari Nagusia
 
Ignacio Apezteguia Morentin


Izendapena

159/2019 Foru Dekretua, abuztuaren 14koa, Ignacio Apezteguia Morentin jauna Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusi izendatzen duena. 


Harremanetarako
Navarreria kalea 39
31001 Iruñea
Tfnoa: 848424607 ignacio.apezteguia.morentin@navarra.es

 
Datu biografikoak

1977an Iruñean jaiotakoa.

Gizarte Zientzietan lizentziaduna Nafarroako Unibertsitatearen eskutik (2001) eta Enpresa Publizitate eta Komunikazio Programa Nagusia ESIC-en (2005). Heziketa osagarria Plangintza estrategiko, zuzendaritza-trebetasun, enpresa/erakunde kulturalen kudeaketa eta proiektu kulturalen ebaluazioaren alorrean.

Profesionalki SEDENA, nazio mailako zerbitzu kulturalen alorreko enpresa nafarrarekin lotuta egonik (Navarra, Zaragoza, Logroño, Euskadi, Madrid, Burgos, Sevilla, Palma Mallorcakoa...), bere ibilbide profesionala kudeaketa, koordinazio eta proiektu kulturalen zuzendaritzan eta espazio soziokulturalen kudeaketaren alorrean garatu da. Kargu desberdinak izan ditu erakunde honetan, adibidez, Iruñeko Udalaren Auzo-Etxeetako Sarearen kudeaketako (Red Civivox) koordinatzaile buru 2010-2016.urteen artean. 2015eko maiatzean SEDENA-ko Kultura Arloko Zuzendari izendatu zuten, gaur egun oraindik duen kargua izanik.

Halaber, 2003-2004 urteen artean nazioarteko lan esperientzia bi izan ditu AECID Guatemala-Espainiako Zentro Kulturalean eta Daimlerchrysler (Maastricht- Holanda) taldean (2005-2006).

Nafarroako Kultura Kudeaketa Profesionalen Elkarteko kidea da.

2019ko abuztuan, Kultura eta Kirol Departamentuaren baitan, Vianako Printzea Erakundea-Kultura zuzendari nagusi izendatu dute.

Zein erakunde publiko eta sozietatetako kide anitzeko organo eta administrazio kontseiluetan parte hartzea

Laister argitaratuko da.

Zein jarduera publiko eta pribatutarako jaso duen baimena

Ez du inolako jarduera publiko edo pribaturik bateragarritasun eskaera beharrezkoa duenik

Ordainsariak

Soldata: 60.553,36 euro, gordina/urtean.

Kargua uztean jasotako kalte-ordainak, halakorik bada

Batere ez.

Onura Sozialak eta gauzatan ordaintzea

Ez du halakorik jasotzen.

2022/06/13, Astelehena