Gobernuko Lehendakaria
Izendapena
494/2019 Errege Dekretua, abuztuaren 5ekoa, María Victoria Chivite Navascués andrea Nafarroako Foru Komunitateko lehendakari izendatzen duena
- Eginkizunak
- Ondasunen eta jardueren aitorpena
- Dietak eta Bidaia Gastuak
- Opariak
- Gobernu Onaren Kodea
Harremanetarako
Karlos III.na etorbidea 2. 1. solairua 31002 Iruñea Tfno: 848427011 gabinete.presidenta@navarra.es
Cintruénigo herrian jaio zen 1978. urtean. Alaba bat eta seme bat dauzka bere bikotekidearekin.
Soziologian lizentziatua da Nafarroako Unibertsitate Publikoan (2001) eta Giza Baliabideen Antolaketan eta Kudeaketan Masterra (2002) ikasi zuen Foro Europeo Negozio Eskolan.
Lanean hasi zen Cadreita udalako oinarri zerbitzuetako enplegu-teknikari bezala. Ondoren, Manpower Aldi Baterako Lanetarako Enpresan aholkularitza-lanetan aritu zen eta UGT Nafarroako Soziologia Kabinetean lan egiten jarraitu zuen Europako enplegu proiektuetan (Adapna ekimena, Finlandia eta Italiarekin batera, aipagarriena izan zen).
Maila politikoan, Gazte Sozialistetan sartu zen 1998. urtean. Kargu publiko bezala bere lehen erantzukizuna izan zen Cintruénigo Udaleko zinegotzia izatea 2003an, eta 2007. urtean foru-parlamentari aukeratu zuten, legealdi horretan (2007 - 2011) Osasun-Batzordearen bozeramailea izan zen ere. Senatari karguaz jabetu zen 2011. urtean, eta bere lehen aldian Osasun-bozeramaile izendatu zuten. 2014ko irailetik Senatuko Talde Sozialistaren bozeramailea izan zen, urte horretan " errebelazio senatari " saria lortuz.
2015 - 2019ko legegintzaldian Nafarroako Parlamentura itzuli zen PSN–PSOE alderdiaren zerrenda buru izanez eta oposizioan Legebiltzar Talde Sozialistaren lanaren arduraduna izan zen. Prentsarekin izandako harreman onagatik jaso du kazetari parlamentarien saria eta Sanitaria 2000 talde editorialak emandako “Sanitaria” saria jaso du ere, "Politika" kategorian.
2019ko abuztutik, Nafarroako Foru Erkidegoko Lehendakaria da.
Zein erakunde publiko eta sozietatetako kide anitzeko organo eta administrazio kontseiluetan parte hartzea
- Eskualdeetako Komitea eta bere batzordeak:
- Pirinioetako Lan Elkartearen Partzuergoaren Osoko Bilkura.
- Presidenteen Konferentzia.
“Akitania-Euskadi –Nafarroa Euroeskualdea” Lurralde Lankidetzarako Europako Elkarteko(LLEE) burua izan da martxoaren 2020 arte)
CPEN Administrazio Kontseiluko lehendakaria
Najerako Santa Maria la Real Patronatuko lehendakarikidea
Kide anitzeko organo hauetako lehendakaria:
- Nafarroako Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Aurkako Koordinaziorako Erakunde arteko Akordioaren Batzorde Iraunkorra
- Berdintasunerako Sailarteko Batzordea
- Nafarroako Elkarrizketa Sozialerako Kontseilua
- Osasunaren Sailarteko Kontseilua
Zein jarduera publiko eta pribatutarako jaso duen baimena
Ordainsariak
Kargua uztean jasotako kalte-ordainak, halakorik bada
Onura Sozialak eta gauzatan ordaintzea