|
Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentua Proiektu Estrategikoen Zuzendari Nagusia |
|
![]()
Rubén Goñi Urroz
|
115/2019 FORU DEKRETUA, abuztuaren 14koa, Rubén Goñi Urroz jauna Proiektu Estrategikoen Zuzendari Nagusi izendatzen duena.
Eskumenen esparrua eta Eginkizunak
Ondasunen eta jardueren aitorpena Dietak eta Bidaia gastuak Gobernu Onaren Kodea
Harremanetarako
Iturrondo Kalea 1 P (Poligonoa) 31600 Burlata Tfnoa: 848 427966 ruben.goni.urroz@navarra.es
|
|
Iruñean jaio zen 1982an eta Etxebarrin (Arakil) bizi da. Ezkonduta dago eta seme bat eta alaba bi ditu.
Heziketa Fisiko eta Kirol Zientzietan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean (2005) eta 2006an Gaitasun-agiri Pedagogikoa (CAP) unibertsitate berberean.
2008an Mondragon Unibertsitatearen Kirol Entitateen Kudeaketan aditu ikastaroa burutu zuen eta 2011ean Kirol Kudeaketa masterra Euskal Herriko Unibertsitatean.
Bere ibilbide profesionala, kirol zerbitzuak eskaintzen dituen ATHLON S. Coop enpresan hasi zuen kirol teknikari moduan. Mondragon Unibertsitatearen Enpresa Zientzien Fakultateko kirol teknikari moduan ere egin zuen lan. Fakultate honetan, Kirol Entitateen Kudeaketa eta Zuzendaritza aditu ikastaroaren eta Kirol eta Kultura Zerbitzuaren koordinatzailea. Halaber, Lanbide Heziketako (kirol eta heziketa fisikoa) irakaslea ere izan zen Arizmendi Ikastolan.
2007 eta 2005 urteen bitartean, Araitz, Areso, Betelu, Larraun eta Lekunberri-ko Kirol Mankomunitatean kirol teknikari moduan egin zuen lan eta 2013an, kirol-gunearen kudeaketaz arduratzen den Plazaola Kirol-gunea enpresa publikoaren gerentzia hartu zuen.
2003 eta 2011 urteen artean , Etxebarriko Udalbatzaren alkate-presidentea izan da, Arakilgo Udaletxearen zinegotzia eta Sakanako Mankomunitatearen Kirol Batzordearen presidentea.
2011 eta 2015. urteen bitartean, Arakil-go Udaletxearen alkatea izan zen.
2015etik gaur egun arte, Nafarroako Kirol eta Gazteria Institutuaren zuzendari-kudeatzaile lanetan aritu da. Bere karguaren arabera, Miguel Indurain Fundazioaren nagusi eta Batzorde Betearazlearen lehendakaria eta NICDO (Nafarroako Kultura, Kirol eta Aisiako Azpiegitura) enpresa publikoaren Administrazio Kontseiluaren batzordekide izan zen.
2019ko abuztuan, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusi izendatu dute.
Zein erakunde publiko eta sozietatetako kide anitzeko organo eta administrazio kontseiluetan parte hartzea
Zein jarduera publiko eta pribatutarako jaso duen baimena
Ordainsariak
Kargua uztean jasotako kalte-ordainak, halakorik bada
Onura Sozialak eta gauzatan ordaintzea