|
Osasuneko Kontseilaria | |
![]()
María Santos Induráin Orduna
|
Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren 31/2019 Foru Dekretua, abuztuaren 6koa, María Santos Induráin Orduna andrea Nafarroako Gobernuko Kontseilari izendatzen duena. |
|
Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean (1977–1983) eta Komunitate eta Familia Medikuntzan aditua (MIR, 1984-1987 urteen bitartean Nafarroako Ospitalean egindakoa).
Familiako mediku moduan, Nafarroako Ospitaleko Larrialdi Zerbitzuan (1987–1988) laguntzaile bezala lan egin du. 1988. urtetik , Lehen Mailako Arretako medikua izan da, jabetzan plaza duena, Nafarroako Osasunbidea (SNS-O) zerbitzuan. Corellako, Berriozarreko eta San Juaneko Osasun Zentroetan burutu du bere lana 2017ko urrira arte, SNS-Oren Lehen Mailako Arreta Gerentzia gaur egun arte hartu zuenean.
Tafalla eta Iruñako eskualdeko Areako Lehen Mailako Arreta zuzendariordea izan da (1989-1991), Lehen Mailako Arretako zuzendariorde Navarra Norten (1995 a 1996), EAPko zuzendaria Berriozarren (2000 al 2005) eta SNS-Oko Lehen mailako Arreta kudeatzailea.
Irakaskuntzaren alorrean, Medikuntzako egoiliarren tutoretza 2008. urtetik aurrera; irakasle kliniko elkartua/Nafarroako Unibertsitateko Medikuntza Fakultateko Irakaslea (1997-2016) eta Osasun Saileko eta Familia Medikuntzako Irakaskuntza Unitateko ikastaroak.
Santos Induráin Nafarroako Familia Medikuntza eta Lehen Mailako Arreta Elkartearen zuzendaria izan da 7 urtez eta batzorde nazionaleko kide 13 urtez.
Bestalde, osasun-arloko lehen mailako arretako eta ospitalez kanpoko larrialdietarako laguntza emateko proiektuetan antolaketan irakasle eta aholkulari izan da Bolivian, garapenerako nazioarteko lankidetza beste jarduera batzuen artean.
2019ko abuztuan Osasun kontseilaria izendatua izan da, pertsona independiente gisa, Nafarroako Alderdi Sozialistaren (PSN) proposamenez.
Zein erakunde publiko eta sozietatetako kide anitzeko organo eta administrazio kontseiluetan parte hartzea
• Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Gobernu Kontseilua
• Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Gobernu Kontseilua
Kide anitzeko organo honen lehendakariordea da:
Zein jarduera publiko eta pribatutarako jaso duen baimena
Ordainsariak
Kargua uztean jasotako kalte-ordainak, halakorik bada
Onura Sozialak eta gauzatan ordaintzea