Aurrekontu orokorrak dira aurreikuspen bat, urte natural bati dagozkion diru-sarrera eta gastuena, eta jasotzen dute epe horretan exekutiboak jarraitu beharreko politika.
Nafarroako Kontu Orokorrek barnean hartzen dituzte ekitaldi ekonomikoan egin diren aurrekontu, ondare eta diruzaintzako eragiketa guztiak, eta Nafarroako Parlamentuari dagokio haiek onestea, foru lege baten bidez.
Segidan aurrekontu eta kontu orokorrei buruzko informazioa aurkezten da, horiek modu grafikoan ikusteko tresna batekin batera, hala errazago ulertzeko.
EKONOMIARI, AURREKONTUEI ETA KONTABILITATEARI BURUZKO BESTELAKO INFORMAZIOA
Eskualdeko sektore publikoko enpresen jarduketari, inbertsioei eta finantzaketari buruzko urteko programakAurrekontu egonkortasunaren eta finantza iraunkortasunaren, zor publikoaren eta gastu erregelaren helburuak betetzeko onetsitako plan ekonomiko eta finantzarioakOnetsi den gastu ez finantzarioaren mugaZerga esleipena. 100eko 0,7ko funtsa. Interes sozialeko beste xede batzuk
Osotara ulertzeko aurrekontu eta kontuei buruz argitaratutako informazioa, interesekoa izaten ahal da Nafarroako Foru Komunitatearen finantzaketa sistema edo Hitzarmen Ekonomikoa kontsultatzea, Nafarroaren eta Estatuaren arteko zerga eta finantza harremanak arautzen dituen tresna baita.