Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa hainbat organok osatzen dute; hierarkikoki ordenatuak daude, Nafarroako Gobernuaren zuzendaritzapean. Administrazioak objektibotasunez erantzuten die interes orokorrei eta gauzatzen ditu izaera administratiboa duten funtzio betearazleak
Nafarroako Gobernuko Lehendakariari dagokio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuak sortu, aldatu, batu eta kentzea, eta bakoitzaren izena eta eskumen-esparrua zehaztea.
Departamentu bakoitzak idazkaritza tekniko nagusi bat du eta egituratzen da zuzendaritza nagusi batean edo batzuetan.
Zuzendaritza nagusiak egituratu daitezke honako hauetan:
- Zerbitzuak
- Atalak
- Bulegoak edo hortik beherako unitateak.
Jarraian kontsulta dezakezu Nafarroako Foru Administrazioaren egitura organikoa, hori osatzen duten departamentuetako bakoitzaren organigrama eta eginkizunak (dagozkien egiturari buruzko foru dekretuen bidez esleituak).
Era berean, departamentu bakoitzari atxikitako kide anitzeko organoen zerrendarako sarbidea dago. Bertan organo horien osaera eta antolaketa eta funtzionamendua erregulatzen dituzten arauak agertzen dira, baita departamentuek igorritako bilkuren aktak ere, non jasotzen baitira hartutako erabakiak
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioen departamentuen egitura. Lehendakariaren 10/2023 Foru Dekretua, abuztuaren 17koa.
Lehendakaritza eta Berdintasuna
Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskara
Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politika
Ekonomia eta Ogasuna
Hezkuntza
Osasuna
Lurralde Kohesioa
Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitala
Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enplegua
Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitala
Barneko, Funtzio Publikoko eta Justizia
Landa Garapena eta Ingurumena
Kultura, Kirol eta Turismoa