Egitura eta Organigrama

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa hainbat organok osatzen dute; hierarkikoki ordenatuak daude, Nafarroako Gobernuaren zuzendaritzapean. Administrazioak objektibotasunez erantzuten die interes orokorrei eta gauzatzen ditu izaera administratiboa duten funtzio betearazleak

Nafarroako Gobernuko Lehendakariari dagokio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuak sortu, aldatu, batu eta kentzea, eta bakoitzaren izena eta eskumen-esparrua zehaztea.

Departamentu bakoitzak idazkaritza tekniko nagusi bat du eta egituratzen da zuzendaritza nagusi batean edo batzuetan.

Zuzendaritza nagusiak egituratu daitezke honako hauetan:

  • Zerbitzuak
  • Atalak
  • Bulegoak edo hortik beherako unitateak.
 
Aurreko Gobernuak