Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana

Espainiako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana Europar Batasuneko estatuek NextGenerationEU Europarako Suspertze Planari heltzeko egin dituzten plan nazionalen barruan kokatzen da.

Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen duen otsailaren 12ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22. artikuluan, eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren kudeaketa-sistema eratzen duen irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduaren 6. artikuluan xedatutakoa betez, Nafarroako Gobernuak, martxoaren 2ko Erabakiaren bidez, bere gain hartzen ditu Nafarroako Gobernuko kideentzako eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko goi-kargudunentzako Gobernu Onerako Kodea eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko enplegatu publikoentzako Jokabide eta Printzipio Etikoetarako Kodea. Orobat, Iruzurraren aurkako neurrien planaren eredua onetsi da, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren kargura finantzatutako proiektuen kudeaketaren esparruan, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana gauzatuz.

 

Iruzurraren aurkako neurrien plana Plana
Eskubide Sozialetako Departamentuaren eta haren erakunde autononomoen eta Gizarte zerbitzu publikoak kudeatzeko Nafarroako Fundazioaren (Gizain Fundazioa) iruzurraren aurkako neurrien plana Iruzurraren aurkako neurrien plana

Orriak