Don Juan Luis Beltran Aguirre.
Nafarroako Parlamentuaren ordezkariak:
Cristina López Mañero andrea.
Kevin Lucero Domingues jauna.
Irati Jiménez Aragón andrea.
Blanca Isabel Regúlez Álvarez andrea.
Lehendakaritzako eta Berdintasuneko Departamentuaren ordezkaria departamentu hori baita gardentasunaren arloan eskumena duena
Itziar Ayerdi Fernández de Barrena andrea.
Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren ordezkariak
Xabier Alcuaz Andueza jauna.
Antonio Ángel Moleón Segura jauna.
Berta Enrique Cornago andrea.
Nafarroako Kontseiluaren ordezkaria
Hugo López López jauna.
Kontuen Ganberaren ordezkaria
Gemma Angélica Sánchez Lerma andrea.
Nafarroako Arartekoaren ordezkaria
Carlos Sarasíbar Marco jauna.
Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ordezkaria
Roldán Jimeno Aranguren jauna.
- Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa, hari lotutako edo haren mendeko erakunde publiko, sozietate publiko, fundazio publiko edo zuzenbide publikoko entitateak.
- Nafarroako toki entitateak eta haien mendeko entitate instrumentalak.
- Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta haren mendeko erakunde instrumentalak.
- Nortasun juridiko berekia duten partzuergoak, Nafarroako administrazio publiko bati atxikitakoak.
- Merkataritza sozietateak, baldin eta artikulu honetan aurreikusitako entitateek haien kapital sozialean duten partaidetza, zuzenekoa edo zeharkakoa, ehuneko berrogeita hamar baino gehiagokoa bada, edo entitate horiek, jabetzagatik, partaidetza finantzarioagatik edo aplikatzekoak zaizkien arauengatik, sozietate horietan nagusitasunezko eragina izan badezakete zuzenean edo zeharka.
- Fundazioak, baldin eta eratzen badira artikulu honetan aurreikusitako entitate batek edo zenbaitek egindako zuzeneko nahiz zeharkako ekarpen gehiengodunarekin, edo haien fundazio-ondarea, modu iraunkorrean, entitate horiek ekarritako edo lagatako ondasunez edo eskubideez eratuta badago ehuneko berrogeita hamar baino gehiagoko portzentajean.
- Nortasun juridiko berekia duten gainerako erakundeak, erakundeak edo entitateak, aurrekoez bestelakoak direnak, berariaz industria- edo merkataritza-izaerarik ez duten interes orokorreko premiei erantzuteko sortuak direnean eta, betiere, artikulu honetan aurreikusitako subjektu batek edo zenbaitek haien jarduna gehiengoz finantzatzen badu, haien kudeaketa kontrolatzen badu edo haien administrazio- edo zuzendaritza-organoko kideen erdiak baino gehiago hautatzen baditu.
- Zuzenbide publikoko entitateak edo bestelako entitate hauek ere, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 3/1982 Lege Organikoaren arabera Foru Komunitateak eskumena duenean haien gainean: lanbide elkargoak, Merkataritza Ganbera, jatorri-deiturak, kirol federazioak eta zuzenbide publikoko korporazioak