Gobernu Irekia

Gobernu Irekiko ekimenak hartzeak jarduera publikoak betetzeko ohiko moduak zeharo aldatzea dakar, bai eta herritarren aurrean kontuak ematekoa ere.

Gune honetatik Gobernu Irekiaren zabalkundea sustatzen da foroetan, jardunaldietan eta bestelako jardueretan, antzezlanak, bai eta ekimenei buruzko informazio, gogoeta eta eztabaidarako material batzuk ere.

 

 
  AURKEZPEN JARDUNALDIA: “Haurren eta nerabeen parte-hartzeari buruzco gidak”.
 
  Norentzat: Administrazio publikoa, ikastetxeak, eta haurrekin eta nerabeekin lan egiten
  duten gizarte erakundeak 
 
  Tokia:
 Civican Pio XII.aren etorb. 2 31008 Iruña
 
  Data eta ordutegia:
 2022ko apirilaren 25a 17:30-19:30
 
  Programa
 
  Izen-ematea
 

 

 
 

Ondotik gai hauei buruzko informazioa aurkituko duzu:

 

Formalizatutako hitzarmenak:

  • Hitzarmena, Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusiaren, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren (biak Nafarroako Gobernukoak) eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren artekoa, Gobernu Irekiaren arloan lakindetzan aritzeko..
 

Laguntzarako eta dibulgaziorako materiala:

Herritarren parte-hartzea sustatzea:

  • Herritarren parte-hartzearen arloko jardunbide egokien aitortza 2018/2019. DeialdiaEmakida.
  • Herritarren parte-hartzearen arloko jardunbide egokien aitortza 2016/2017. DiealdiaEmakida.
 

Herritarren Parte-hartzerako Sare Autonomikoa:

Herritarren Parte-hartzerako Sare Autonomikoa da autonomia-erkidegoen hausnarketa-foro bat, xede dituena herritarrek politika publikoen prestaketan parte har dezaten sustatzeko estrategiak..

Nafarroa sare horretako kide da hasieratik; 2016ko apirilean eratu zen, Zaragozan. Topaketa horren ondorioz gutun bat sinatu zen, autonomia-erkidegoetan herritarren parte-hartzea sustatzeko. Gutun horren edukia ikus daiteke esteka honetan.

Sarea sei hilean behin biltzen da, aldiro autonomia-erkidego desberdin batean, eta autonomia-erkidego hori arduratzen da biltzarraren antolaketaz eta programaz. Nafarroari egokitu zitzaion Herritarren Parte-hartzerako IV. Biltzarra antolatzea. Esteka honetatik, egindako hitzaldietara sar zaitezke.