Arrizabalaga Rodríguez Ignacio

 
 

 
Ekonomia eta Ogasuneko Departamentua
Next Generation Bulegoko Zuzendari Nagusia
 
Ignacio Arrizabalaga Rodríguez


Izendapena

13/2021 Foru Dekretua, otsailaren 10ekoa, Ignacio Arrizabalaga Rodriguez jauna Kontu-hartzailetzako zuzendari nagusi izendatzen duena.

17/2021 Foru Dekretua, otsailaren 24koa, Ignacio Arrizabalaga Rodríguez jauna Next Generation Bulegoko zuzendari nagusia izendatzen duena.

 

 
Datu biografikoak

Iruñean jaioa zen 1958an.

Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean.

Bere ibilbide profesionalean esperientzia handia du administrazioko hainbat arlotan. 1982 eta 1987 artean, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Politikako Saileko Etxebizitza Zerbitzuko goi-mailako teknikaria izan zen. Geroago, 1987an, Nafarroako Gobernuan hasi zen lanean, antolakuntzako teknikari gisa, eta Antolaketa Egiturako Ataleko buru izan zen 1991 eta 1995 artean, Etxebizitza Zerbitzuko zuzendari izendatu zuten arte.

1996an, Ekonomia eta Ogasun Departamentuan sartu zen, eta 1999ra arte Ekonomiako zuzendari nagusi izan zen. Ordutik 2011ra arte, Kontuhartzailetza Nagusiaren Zerbitzuko zuzendari izan da, eta 2021era arte Kontabilitate Zerbitzuko zuzendari.

2021eko otsailean Next Generation bulegoko zuzendari izendatu dute.

Zein jarduera publiko eta pribatutarako jaso duen baimena

Ez du inolako jarduera publiko edo pribaturik bateragarritasun eskaera beharrezkoa duenik

Ordainsariak

Soldata: 73.825,92 euro gordina/urtean.

Kargua uztean jasotako kalte-ordainak, halakorik bada

Batere ez.

Onura Sozialak eta gauzatan ordaintzea

Ez du halakorik jasotzen.

2022/06/13, Astelehena