Osasun Departamentua Osasuneko Zuzendari Nagusia |
|
![]()
Carlos Artundo Purroy
|
173/2019 Foru Dekretua, abuztuaren 21ekoa, Carlos Artundo Purroy jauna Osasuneko zuzendari nagusi izendatzen duena.
Eskumenen esparrua eta Eginkizunak
Ondasunen eta jardueren aitorpena Dietak eta Bidaia gastuak Gobernu Onaren Kodea Harremanetarako |
Iruñean jaio zen 1954an.
Medikuntzan eta Kirurgian lizentziatu zen Nafarroako Unibertsitatean (1978) eta Psikiatrian Bartzelonako Unibertsitatean (1979-1981). Horrez gain, Masterra egin zuen Londresko (Ingalaterra) Unibertsitateko London School of Hygiene and Tropical Medicine delakoan 1984an eta 1985ean.
Frantsesez eta ingelesez hitz egiten du.
Laurogeiko hamarkadan terapia familiarretako psikiatra bezala hasi zen lanean Bartzelonan, baina bere ibilbide profesionalaren zatirik handiena osasun arloko erantzukizunezko karguetan egin du.
Hartara, Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilaria izan zen garaian (1987-1991), osasunari buruzko lehen foru legea bultzatu zuen, baita Osasun Mentalaren erreforma ere, eta hainbat plan pilotu abiarazi zituen; hala nola, bularreko minbizia goiz antzemateko plana edota haurren aho-hortzetako osasunari buruzkoa, besteak beste.
Geroztik, Osasun Ministerioko HIESari buruzko Plan Nazionaleko idazkari nagusi izendatu zuten.
Halaber, kontsultore gisa, osasun lankidetzarako misio eta proiektuak garatu ditu Bosnian, Kuban, Kongon, Eslovenian, Polonian, Errumanian, Bulgarian, Brasilen, Dominikar Errepublikan, Turkian, Argentinan eta Marokon. 1994an, Munduko Medikuen Espainiako zuzendari nagusi izendatu zuten eta Gomako (Zaire) errefuxiatu-zelaietan parte hartu zuen, Bosnia-Hertzegovinan osasun eta gizarte sektorea berreraikitzen lagundu zuelarik (Mostar 1995-96; ECHO, Sarajevo 1996-99).
2007tik 2010ra bitartean, Munduko Medikuen Andaluziako Batzorde Autonomikoko buru izan zen, eta 2011tik 2015era, Andaluziako Juntako Osasun Departamentuaren mendeko Osasun Publikoaren Andaluziako Eskola (EASP) zuzendu zuen. Aspaldi honetan (azken hamar urteotan), Osasun Publikoari eta Osasun Sistemak Kudeatzeko Politikei buruzko aholkulari independente gisa lan egin du nagusiki hainbat erakunde eta entitaterentzat: AECID, Euskadiko, Andaluziako eta Balear Uharteetako gobernuak, besteak beste, Europar Batasuna, OME, etab.
2019ko abuztuan, Nafarroako Gobernuko Osasun zuzendari nagusi izendatu dute.
Zein erakunde publiko eta sozietatetako kide anitzeko organo eta administrazio kontseiluetan parte hartzea
Zein jarduera publiko eta pribatutarako jaso duen baimena
Ordainsariak
Kargua uztean jasotako kalte-ordainak, halakorik bada
Onura Sozialak eta gauzatan ordaintzea