|
Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentua Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendari Nagusia |
|
![]()
Joseba Asiain Albisu
|
100/2019 FORU DEKRETUA, abuztuaren 14koa, Joseba Asiain Albisu jauna Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusi izendatzen duena.
Eskumenen esparrua eta Eginkizunak
Ondasunen eta jardueren aitorpena Dietak eta Bidaia gastuak Gobernu Onaren Kodea
Harremanetarako
Arrieta kalea 11 Bis, 2. solairua 31002 Iruñea Tfnoa: 848 427055 joseba.asiain.albisu@navarra.es
|
|
1977 Iruñean jaiotakoa. Ezkonduta dago eta hiru seme alaba ditu.
Zuzenbidean lizentziaduna da eta aditu titulua du Zuzendaritza eta Kudeaketa Publikoan (2010), biak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eskutik.
Bere ibilbide profesionala idazkari moduan hasi zen Juslapeña, Atetz, Torres del Río, Lazagurría, Armañanzas eta Burlatako udaletxeetan. Oposizio bidezko Teknikaria da Nafarroako Gobernuaren Administrazio Publiko alor Juridikoan (TAP) eta Ogasun Departamentuko eta Politika Finantzarioko Ondare Zerbitzuan eta Nekazaritzako, Abeltzaintzako eta Elikadurako Departamentuaren Idazkaritza Tekniko Orokorrean lan egin du teknikari moduan.
2005eko azaroan, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako Departamentuaren Sailaren Erregimen Juridikoko sekzioko nagusi izendatu zuten. Horrekin batera, 2007tik 2019ra Idazkari tekniko orokorra izendatu zuten departamendu berberean. 2011 eta 2019 urteen bitartean Osasun Departamenduaren idazkari tekniko orokorra izan zen.
Gainera, Osasun-Departamentuko bere karguaren baitan, Nafarroako Osasun-Ikerketa Institutuaren Patronatuko eta Miguel Servet Fundazioko kide, Nafarroako Osasun Kontseiluaren eta Arreta Farmazeutikoko Batzordearen kide izateaz gain, Nafarroako Genetika eta Giza Ugalketako Komisio Aholkularitza Teknikoaren lehendakaria da. Nafarroako Kontratazio Batzordearen kide ere izan da.
2019ko abuztuan, Lehendakaritza, Berdintasun, Funtzio Publiko eta Barne Departamentuaren baitan, Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusia izendatu zuten.
Zein erakunde publiko eta sozietatetako kide anitzeko organo eta administrazio kontseiluetan parte hartzea
Zein jarduera publiko eta pribatutarako jaso duen baimena
Ordainsariak
Kargua uztean jasotako kalte-ordainak, halakorik bada
Onura Sozialak eta gauzatan ordaintzea