|
Bigarren Lehendakariordea Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Kontseilaria |
|
![]()
Jose María Ayerdi Fernandez de Barrena
|
Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren 24/2019 Foru Dekretua, abuztuaren 6koa, Jose María Ayerdi Fernandez de Barrena jauna Nafarroako Gobernuko kontseilari izendatzen duena. Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren 37/2019 Foru Dekretua, abuztuaren 6koa, Jose María Ayerdi Fernandez de Barrena jauna Nafarroako Gobernuko bigarren lehendakariorde izendatzen duena.
Eskumenen esparrua eta Eginkizunak
Ondasunen eta jardueren aitorpena Dietak eta Bidaia gastuak Opariak Gobernu Onaren Kodea
Harremanetarako
Karlos III.na etorbidea 2. 1. solairua 31002 Iruñea Tfnoa: 848 425243 gabinete.vicepresidente.aierdi@navarra.es |
|
Oinarrizko Hezkuntza Orokorrean lizentziatu zen eta lurralde garapenarekin lotutako ikastaroekin osatu zuen bere prestakuntza.
Napar Bideak sozietate kooperatiboaren eta Nafarroako Elikagai Artisauen Elkartearen bazkide sortzailea izan zen. Halaber, Bikain Nekazaritzako Eraldaketa Elkartearen arduraduna izan zen 2015 arte.
Gainera, Lekunberri herriko alkatea izan zen 31 urtez (1984-2015), eta Plazaola Partzuergo Turistikoaren sortzailea eta presidentea 16 urtez (1994-2006). Cederna-Garalur tokiko garapen elkartearen presidentea izan zen bi alditan (1991 -1999 eta 2011-2015).
Nafarroako Parlamentuko kide hautetsia izan zen 1999-2003 legegintzaldian, Mahaiko idazkari bigarrena izan zenean.
2015eko urritik aurrera, Nasuvinsa (Navarra de Soil y Housing S.A.) enpresa publikoaren eta CAT (Ciudad Agroalimentaria de Tudela S.A.) enpresaren zuzendaritza hartu zuen
2019ko abuztuan, bigarren lehendakariordea eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetarako kontseilari izendatu dute Geroa Bai alderdiak proposatuta.
Zein erakunde publiko eta sozietatetako kide anitzeko organo eta administrazio kontseiluetan parte hartzea
Zein jarduera publiko eta pribatutarako jaso duen baimena
Ez du inolako jarduera publiko edo pribaturik bateragarritasun eskaera beharrezkoa duenik,
Ordainsariak
Kargua uztean jasotako kalte-ordainak, halakorik bada