Blanco Rodríguez María Yolanda

 
 

 
Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentua
Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen Zuzendari Nagusia
 
María Yolanda
Blanco Rodriguez


Izendapena

133/2019 Foru Dekretua, abuztuaren 14koa, María Yolanda Blanco Rodríguez andrea Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusi izendatzen duena.

Kargu uztea
2021eko martxoaren 11a
 
 

 
Datu biografikoak

Iruñean jaio zen 1972. urtean.

Telekomunikazioko goi mailako ingeniaria da Nafarroako Unibertsitate Publikoan (1990-1995). Hainbat unibertsitate titulu dauka: Telekomunikazioen Ekonomian Unibertsitateko Espezialista (UNED 2005-2006), Telekomunikazioen Ekonomian Masterra (UNED 2007-2009), Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Masterra (MBA, UNED 2009-11) eta Bioinformatikan espezializazio titulua: Genomika eta Biologia Molekularra (, Kataluniako Oberta Unibertsitatea 2011-2012). Nazioarteko hainbat unibertsitateko lineako prestakuntza irekiarekin osatu ditu bere Ikasketak.

Alemaneko eta euskarazko C1 tituluak ditu. Ingelesean maila ona du eta frantsesean oinarrezko jakite-maila ere badu.

Bere ibilbide profesionala hasi zuen Volkswagen Navarra enpresan, ingeniari gisa (1995-96), eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) irakasle elkartua izan zen ere (1996-98). 1998-2000 urteen artean, Architektur und Technik aholkularitza-enpresako bazkidea izan zen, eta ingeniaritza eta arkitekturako zuzendariaren kargua izan zuen ere.

1999an Nafarroako Gobernuan hasi zen Telekomunikazioetako ingeniari gisa. 2002tik 2015era, Telekomunikazio Sistemen Arloko burua izan zen.

2015etik gaur egun arte, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia izan da. 2019an, gainera, Eusko Jaurlaritzako Energia Trantsiziorako Adituen Batzordeko kidea izan da.

Bere karguaren arabera, Nafarroako S3 Espezializazio Adimentsuaren Estrategiaren S3 Zuzendaritza Batzordeko kidea izan da, eta Nafarroako Gobernuaren menpeko dauden edo partaidetza duen enpresa eta fundazioetako zuzendaritza batzordeetako eta patronatuetako kide izan da.

2019ko abuztuan, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuaren Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia izendatua izan da.

Zein erakunde publiko eta sozietatetako kide anitzeko organo eta administrazio kontseiluetan parte hartzea

Laister argitaratuko da.

Zein jarduera publiko eta pribatutarako jaso duen baimena

Ez du inolako jarduera publiko edo pribaturik bateragarritasun eskaera beharrezkoa duenik

Ordainsariak

Soldata: 68.447,54 euro gordina/urtean.

Kargua uztean jasotako kalte-ordainak, halakorik bada

Batere ez.

Onura Sozialak eta gauzatan ordaintzea

Ez du halakorik jasotzen.

2021/03/22, Astelehena