Berrerabilera

Ohartarazpen mezua

Le informamos de que el catálogo de datos abiertos se ha migrado a una nueva plataforma 'datosabiertos.navarra.es' de la que se puede descargar toda la información. Del mismo modo, le informamos de que el actual sistema se desconectará de manera definitiva próximamente. Si desea acceder a la nueva plataforma puede hacerlo a través del enlace: Datos Abiertos.

Jakinarazten dizugu datu irekien katalogoa "datosabiertos.navarra.es" plataforma berrira migratu dela eta bertatik informazio guztia deskarga daitekeela. Era berean, jakinarazten dizugu egungo sistema laster deskonektatuko dela behin betiko. Plataforma berrira joan nahi baduzu, sakatu esteka hau: Datu Irekiak

Informazioa berrerabiltzea da Datu Irekien ekimenaren helburu nagusia; hau da, sektore publikoko informazioa eskuragarri jartzea, modu gordinean eta formatu estandar irekietan, informazioa eskuratzea erraztuz eta partikularrei zein enpresei berrerabiltzea ahalbidetuz merkataritza helburuetarako edo ez.

Sektore publikoak berrerabil daitekeen informazio ugari sortzen du, hala nola informazio soziala, ekonomikoa, geografikoa, estatistikoa eta abar. Asmoa da informazio publikoaren berrerabilera eta birbanaketa onuragarriak izatea, bai datuak argitaratzen dituzten administrazio publikoentzat, bai beren beharretako batzuk beteta dituzten herritar eta enpresentzat. Hona hemen adibideetako batzuk, baina, behar duzuna aurkitu ezean, jakinaraz iezaguzu, mesedez, honako inprimaki hau betez.

Informazioa berrerabiltzea sektore publikoan: 

Sektore publikoaren barruan datuak berrerabiltzearen gainean eskain dezakegun adibide nagusia aplikazio bat da, “Gobernuak gastatzeko duen modua”ri buruzko aurrekontu-informazioa bistaratzen duena. Esteka honetan ikus dezakezu.